Instrumentuak jotzeko tailerrak antolatu ditu San Migel Konpainiak

Alarde Publikoko konpainiak larunbat honetan antolatu du instrumentuak jotzeko lehen hitzordua. Leka Enea ikastetxean izango da, 11:00etatik 13:00era.

Alarde Publikoko San Migel Konpainiak jakinarazi du larunbat honetan, hilak 25, instrumentuak jotzeko tailerrekin hasiko direla. Ikastaro horiek Leka Enea ikastetxean gauzatuko dituzte, 11:00etatik 13:00era, eta instrumentuak jotzen ikasi nahi duen orori irekita daudela adierazi dute konpainiako kideek. Tailerrak alardeko entseguak hasi arte egingo dituztela aurreratu dute. Hurrengo datak sare sozialetan komunikatuko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.