Alarderako bi hilabete eta erdi falta direnean, Auzo Elkartean elkartuko dira Santiago konpainiako kideak, 20:00etan.
Pixkanaka-pixkanaka berri gehiago ematen ari da Alardearen Batzordea. Oraingoan Santiago konpainiak bilera egingo duela ostiral honetan (apirilak 14a da) jakinarazi dute. Santiagoko Auzo Elkartean elkartuko dira, 20:00etan.
Martxoaren 17an konpainiak jakinarazi zuen kapitain berria zeukala: Alberto Porto Cachaza izango da aurrerantzean konpainiaren gidaria. Beste karguetan aldaketarik izango denik ez dute aurreratu.