
Araban, Bizkaian eta Nafarroan udalez gaindiko dimentsioa duten azpiegiturek ezaugarri bereziduneko ondasun higiezinen gaineko zerga (EBOH) ordaintzen dute. Gipuzkoan ere kobratu ahal izateko beharrezkoan diren neurriak hartzeko eskatu du koalizio subiranistak.

Datorren urtetik aurrera zerbitzua urte osoan zehar eskaintzeko konpromisoa hartu du Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

Aireportua Donostiako erdigunearekin lotzen duen autobus linearen eraginkortasunagatik baikor mintzatu da Azahara Dominguez foru diputatua.

Alardearen gatazkaren konponbidearen aldeko konpromisoa berretsi eta proposamen "erreal" berri bat ezarri du mahai gainean alderdi subiranistak.

Autobus lineak pairatzen duen arazoari aurre egiteko hainbat eskakizun egin dizkio LABek Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Iazko urtarrilean baino %4 bidaiari gutxiago igaro dira babesgune izendapena duen eremuaren erdian dagoen Hondarribiko Aireportutik.

E30 autobus zerbitzua martxan izango da bihartik aurrera. Abotsanitz Udal Taldeak albistea "pozgarria" dela uste badu ere, ordutegiarekiko zein jarraitasunarekiko kezka plazaratu du.

Aireportuak inoizko datu onenak bildu zituen 2023an; 482.662 bidaiari. AENArentzat datu positiboak diren arren, bizilagunentzat zein ekologistentzat azpiegiturak ez du ekarpen positiborik egin.

Azahara Dominguez diputatuak sei alkateei aurkeztutakoaren arabera, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko dira, herritarren "benetako beharrei" erantzuteko.

Eskoziako hiriburura joateko zuzeneko hegaldiak eskainiko dituzte maiatza eta uztailean, astearte eta larunbatetan.

Iazko urrian baino %21,6 aireratze eta lurreratze gehiago izan dira aurten; 43.450 bidaiari izan dira urrian zehar aireportuan.

'Euskal Spotting Weekend' ekimenaren barruan, Hondarribiko aireportuan ohi baino gehiago barneratzeko aukera dute gaur argazkilariek. Bizkaia eta Arabako aireportuetan ere jarduera bera egiten ari dira asteburu honetan.

Aenak 12.888 milioi euroko inbertsioa egingo du zenbait aireportutan, tartean, Hondarribikoan. Azahara Dominguez foru diputatua pozik agertu da.

45.651 bidaiari igaro dira Hondarribiko azpiegituratik, 2024ko abuztuarekin alderatuta %1,9 gutxiago.

Aire Nabigazioko Larrialdietako Plana berrikusi zuten atzo aireportuan, jokaera eta koordinaketa prozedura baloratzeko.

Bi zerbitzu gehigarriak Hondarribiko aireportutik abiatuko dira, 13:20an eta 21:20an. Irailaren 30era arte lineak ez du geldialdirik egiten aireportuaren eta Donostiako autobus geltokiaren artean.

48.328 bidaiari igaro dira ekainean Hondarribian dagoen Donostiako Aireportutik. Kontrara, iaz baino hegazkin gehiago iritsi dira.

Hondarribiko aireportuko opari dendan Mugi txartel anonimoa bost euroko aurrekargarekin erosteko gunea gaituko dute.

Iazko maiatzean baino %3,2 bidaiari gutxiago izan ditu aurten aireportuak, 45.940, hain justu. Operazioek, ordea, %18,1z egin dute gora.

Iazko "arrakasta" ikusita, hilaren 20tik aurrera jarriko da martxan E30 autobus linea. Horren ondorioz, E21 lineak aireportuan geldialdia egiteari utziko dio.