Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lurraldebusek zerbitzua hobetuko du Oarsoaldean eta Bidasoan

Azahara Dominguez diputatuak sei alkateei aurkeztutakoaren arabera, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko dira, herritarren "benetako beharrei" erantzuteko.

Mikel Del Val Garcia
Hondarribia,Irun
2024/01/17

Lurraldebusek Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetan ematen duen zerbitzua aldatuko du herritarrek dituzten “benetako beharrei” erantzuteko. Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Irungo, Hondarribiko, Errenteria-Oreretako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako alkateekin bildu zen astelehenean, Luraldebusen zerbitzu proiektu aldatua azaltzeko.

Bilera “sintonia onean” joan eta “eraikitzailea” izan zela adierazi du aldundiak. Dominguezek aurkeztutakoaren arabera, proiektu berriak 196,5 milioi euroko aurrekontua izango du datozen hamar urteetarako. Proiektu horrekin, gainera, Lurraldebusen zerbitzua “nabarmen hobetuko” dela baietsi zuen diputatuak; izan ere, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko direla jakinarazi zuen Dominguezek, herritarrek dituzten “benetako beharrei” erantzuteko.

Honakoak dira proiektu berriak aurreikusten dituen hobekuntza orokorretako batzuk. Udalerri guztiek jaso ahal izango dituzte onura horiek:

  • Ordutegien luzapena. Eguneko zerbitzua goizeko 05:00-05:30etik gaueko 22:30-22:55era luzatuko da. Aldaketa horrek beste linea batzuetara aldatzea eta garraioa hobetzea erraztuko du.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan ia 24 orduko zerbitzua emango da, eguneko zerbitzuek gaueko zerbitzuekin jarraituko baitute.
  • Ospitaleekin, Policlinicarekin, Miramongo Parke Teknologikoarekin eta Ibaetako EHUko campusarekin eguneroko konexioak ezarriko dira, zerbitzuak langile eta ikasleen sarrera eta irteera ordutegietara egokituz.
  • Donostiako autobus geltokitik ateratzen diren ibilbide luzeko lineekin lotzeko ordutegiak egokituko dira.
  • Edukiera handiagoko ibilgailuak erabiliko dira. 64 autobus izatetik 57 izatera pasa arren, plaza kopurua 3.266tik 5.300era igoko da.
  • Irun eta Hondarribia Donostiarekin duten loturetan, gehienez 30 minutuko maiztasuna bermatuko da.

Hobekuntza espezifikoak

Era berean, aldundiak zenbait “hobekuntza espezifiko” aurreikusi ditu udalerrietarako. Hondarribian, esaterako, linea zuzen bat sortuko du Donostia eta aireportuaren artean. Aldaketa horrek “ibilbide denborak hobetuko” dituela nabarmendu dute, zerbitzua linearen buru izateari utziko baitio. Horrez gain, maletentzako lekua duten ibilgailu bereziekin emango da zerbitzu hori. Loiolako Erriberatik sartzen den linea ere berreskuratuko da, “ibilbidearen denborak hobetuz”.

Aldundiaren arabera, Errenteria-Orereta eta Donostiaren arteko zerbitzua “modu eraginkorrean” berrantolatuko da. Horrela, lineen koordinazioa “hobetu”, igarotze tarteak “homogeneizatu” eta Beraun auzoari “zerbitzu hobea” emango zaiola jakinarazi dute, ospitaleen eremuarekin lotura espezifikoak eginez.

Pasaiaren kasuan, geltoki berri bat sortuko dute Pasai Antxoko ekialdean, ospitaleekin konektatuta egongo dena. Trintxerpeko goiko aldean, gainera, ibilgailu “berezi” bat egongo da, zerbitzu gehiagorekin.

Dominguezek adierazi du Lurraldebusen zerbitzu aldaketak “erabiltzaileen beharrei erantzun hobea” emateko sartu direla: “Mugikortasun Departamentuan garraio publikoko sistema jasangarri, seguru eta eraginkor baten aldeko apustua egiten dugu, herritarren beharrei erantzungo diena, gipuzkoarrek autobusean alternatiba erosoa eta segurua ikus dezaten eguneroko joan-etorrietarako. Horrela, Gipuzkoa ingurumenaren aldetik jasangarriagoa den lurraldea bihurtzen laguntzen dugu, baina baita gizarte arloan bidezkoagoa ere; izan ere, dagoen eskariari egokitzen zaion eta etorkizuneko beharrei aurrea hartzen dien garraio sistema izateaz gain, hobari sistema bat ere badu, Mugi, gure herrialdean erreferente dena”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.