Agifes, buruko gaixotasunak dituztenak eta haien familiarrak laguntzeko elkartea da. Orain artean Donostia zuten egoitza nagusia, baina Bidasoan sare bat indartu nahi dute. Egun, 110 bazkide dituzte eskualdean.
Bidasoko familien beharrak aztertuko dituzte bilkuran. Iker Arrizabalaga psikologoak hainbat datu emango dizkie bertaratzen direnei.
Azken urteetan haur eta nerabeen buru osasuneko arazoak areagotu egin dira. Urriaren 10ean da Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna, eta eritasuna normalizatzen ari bada ere, oraindik bidea dago egiteko.
Eritasun mentala duten lagunei bideratutako hainbat etxebizitzaz arduratzen da Agifes elkartea Oarso Bidasoan. Gipuzkoarako baliabideak eskaintzen ditu gaixo eta senideak biltzen dituen elkarteak.
Veronica Pazos, Agifes elkarteko gizarte-langileak Estereotipoak baztertu. Buru osasunaren inguruko egi eta uste okerrak goiburuko hitzaldia emango du hilaren 29an Hondarribian.
Nekane Azuabarrena psikologoak emango du Agifesek antolatutako hitzaldia. Nerabe eta gazteen buru osasuneko arazoak saihesteko familia komunikazioa hobetzeko aholkuak proposatuko dizkie entzuleei
Hitzaldia eskainiko du Agifes elkarteak Palmera Montero gunean. Hilaren 23an izango da, 18:00etan.
Agifesen zikloaren barruan, Ryan Gosling protagonista duen 'Lars y una chica de verdad' filma eskainiko dute, bihar, Amaia KZn.
Gazte eta nerabeen buru osasuna zaintzeko eta prebenitzeko helburuarekin komunikazioa ahalbidetzea da Agifesek emango duen hitzaldiaren helburua.