
2017ko HAPOaren arabera, Golfeko eremuan etxebizitza bat eraikitzerakoan 0,54ko koefizientea ordaindu behar da, Kostan baino lau aldiz gutxiago edo Basakon baino hamahiru aldiz gutxiago.

Kiroldegiko tabernak 500 egun darama hutsik, eta sauna gabe 250 egun daramatzate herritarrek. Hori dena udal gobernuaren kudeaketarengatik dela dio EAJ-k.

Esku-orri abiapuntu hartuta, alardearen inguruko hausnarketa egitera gonbidatu dituzte herritarrak. "Hondarribiar bakoitzak egiteko eta esateko asko daukala sinistuta".

Sozietatearenak ziren 8 garaje, 4 lokal, hainbat lursailen kudeaketa zein Kiroldegiaren zerbitzuaren kontrol finantzarioa, obren eta inbertsioen esku hartzeak, kontratazio lizitazioak eta abar, udalaren esku geratuko dira.

Jaien balorazioa helarazi du Abotsanitzek, eta Alardean tentsioa sortzeko jarrerak egon baldin baziren ere, herritarrek "lasaitasunez" erantzun zietela nabarmendu du. Alkate dekretuaren aurka HAOSEk ezarritako helegitearen jarraipena egingo du.

EAJk batez ere, bidegorri sarean ezarri du fokua, eta 2026ko udal aurrekontuetarako lau proiektu proposatu dituzte.

Hondarribiko jaien balorazioa egin du Hondarribiko Udalak. Alardean aurrerapausoak ematen ari direla ikusi arren, HAOSEren jarrerarekin kritiko azaldu da.

Herrian berriki gertatutako indarkeria matxista kasu baten kontrako adierazpen instituzionala kaleratu dute Abotsanitz, EAJ, PSE-EE eta EH Bildu taldeek.

Egoiliarrentzako bakarrik izango diren aparkalekuen proba pilotuaren harira, EAJ berriz jo du Abotsanitzen kontra. Informazioa "modu publiko eta irekian" emateko eskatu dio beste behin udal gobernuari.

Udalak ez duela "komunikazio publiko" eta argia azpimarratu du EAJk. Halaber, gaur goizeko batzordean aparkalekuaren gaia lantzeko lan mahaia martxan jartzeko proposatu dute jeltzaleek.

Ez da ados agertu alderdi jeltzalea onartutako aurrekontuen aurrean. Beste hainbat erabaki kritikatu dituzte, halanola bidegorriaren kudeaketa eta HAPOaren ingurukoak.

Zaldunbordaren sustatzaileek jarritako demanda Abotsanitzen kudeaketaren ondorioa da jeltzaleen ustez.

Gaixotasunaren larritasuna adierazi eta huraren aurka eskumenak dituzten instituzioei "konpromisoa" eta "arreta" eskatu diete.

Hondarribia Lantzen sozietatea desegiteari buruz Abotsanitzek emandako azalpenak "salaketa larri" gisa kalifikatu ditu EAJ alderdiak. Udal gobernuari "erantzukizunez" jokatzeko eskatu diete.

HAPOa herritarrekin erabaki ordez promotoreekin adosten ari direla salatu EAJk. Gainera, Abotsanitzek "eraldaketa" zin egin bazuen ere, "jada aurreikusita zeuden soluzioetatik harago ezer berria ez proposatzea" leporatu diete jeltzaleek.

Agintaldi erdiko balorazioa egin du Hondarribiko PSE-EEk, eta Abotsanitzen gobernuari kritika egin diote "gardentasun falta eta adostasunak lortzeko borondate ezagatik".

2023tik Udalak ez duela diru laguntzarik deitu jakinarazi dute jeltzaleek. Otsailean 2025eko aurrekontu arrunta eta 2024 egin gabeko zenbatekoa jasoko dituen partida ekonomiko bat sartzeko mozioa onartua izan zen.

Atzoko egunez Hondarribiko EAJ alderdiak terrazei buruko ordenantza berriari buruzko dokumentazioa, hura eztabaidatuko den batzordea egin baino 45 ordu lehenago jaso izana salatu zuen. Gaurkoan, Abotsanitzek erantzun egin die akusazio horiei.

HAPOari alegazioak ezarri dizkio Hondarribiko PSE-EEk, "Mendelu auzoan jarduera eza salatzeko". Auzoa kaltetua egon arren, udal gobernuak alde batera utzia duela nabari du alderdiak.

Udal Gobernuak osatzen ari diren Hiri Antolamendurako Plan Orokor berriaren berri eman zuen iragan ostiralean. EAJk bertan hartutako erabakien inguruko hausnarketa egin du.