Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Azaroko osoko bilkuraren balorazioa egin du EAJk

Ez da ados agertu alderdi jeltzalea onartutako aurrekontuen aurrean. Beste hainbat erabaki kritikatu dituzte, halanola bidegorriaren kudeaketa eta HAPOaren ingurukoak.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/12/01

Azaroko osoko bilkuraren balorazioa egin du EAJk. Jeltzaleen ustez, bilkurak Abotsanitzen  gobernatzeko era agerian utzi du. “Bilkurak aitzakietan, autokritika faltan eta Hondarribiaren etorkizunerako ikuspegi ausartik ezan oinarritutako gobernatzeko modua agerian utzi du”, azaldu dute jeltzaleek. Haien arrazoiak erakusteko, hainbat puntu nabarmendu dituzte:

Lehenik, bidegorria izan dute hizpide. Hondarribia eta Irun lotuko lituzkeen bidegorrian aurrera pausorik ez egin izana leporatzen dio EAJk Abotsanitzi. “Bere jarduna erruak banatzean oinarritu zen, hala nola Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiari eta Estatuari, baina udalari dagokion partea ez zuen bere gain hartu. Abotsanitzek oposizioan zegoenean etengabeko kanpainen bidez bidegorrien aldeko diskurtsoa eraiki zuen, udala gutxi egiteaz salatuz. Baina 30 hilabetez gobernuan egon diren arren, ez dute aurrerapausorik eman arlo honetan.”.

Aurrekontuen inguruan, jeltzaleek adierazi dute proiektu “pobrea” dela onartutakoa. “Kontuak eduki gutxikoak dira, eta ez dute hiriaren garapena bultzatuko duen proiekturik”, azaldu dute. Partidei begira, hiri barruko autobusarena baloratzen dutela esan dute jeltzaleek, baina halere, aurrekontuek ez dutela ekimen eraldatzailerik. “Herritarren partaidetzaren inguruan erabiltzen den kontakizuna ez dator bat errealitatearekin: oposizioan aurrekontuaren %2 eskatzen zuten; gobernuan, %0,57 eskaini”.

HAPOaren aldaketak

HAPOaz ere mintzatu dira. “HAPOak markatuko du nola haziko den Hondarribia datozen urteetan; hortaz, gauzak ondo egitea funtsezkoa da. Hala ere, 2025eko ekainean, Abotsanitzek erabaki arduragabea hartu zuen: dokumentuan aldaketa garrantzitsuak egin zituen dagokion prozesua jarraitu gabe”. 

EAJk azaldu du Abotsanitzek aldaketa esanguratsuak egin zituela HAPOan, eta ondoren, alegazioetarako epea ireki zuela, iritzia eman zezaten. “Aldi berean, dokumentu bera bidali zien beste administrazioei, baloratu zezaten, amaituta balego bezala. Eusko Jaurlaritzak adierazi du ezin duela aurrera egin alegazio epea irekita dagoen bitartean eta udalak nola erantzungo dien jakin arte. Horregatik, erantzunak egin ondoren, dokumentua berriz bidali beharko da, prozesua berriro atzeratuz”.

Azkenik, EH Bilduk eta Abotsanitzek Ertzaintzaren aldeko mozioaren emandako aurkako botoa salatu du EAJk. “Azken hilabeteetan 150 baino gehiago izan dira ertzainen aurkako gertakari eta erasoak”, esan dute jeltzaleek. Bildu eta Abotsanitz kontra agertu ziren, “polizia eredua berrikusi behar dela” argudiatuta. “Guretzat, segurtasun publikoa eta hori bermatzen duten profesionalen errespetua politika-kalkuluen gainetik egon behar dira”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.