Jeltzaleen ustez Abotsanitzek hartutako azken erabakiak "kontraesanez" beteta daude

Udal Gobernuak osatzen ari diren Hiri Antolamendurako Plan Orokor berriaren berri eman zuen iragan ostiralean. EAJk bertan hartutako erabakien inguruko hausnarketa egin du.

Abotsanitzen gobernatzeko moduarekin “ezustekoak” jasotzen jarraitzen duela esan du Hondarribiko EAJk. HAPOri dagokionez “lehen promesa eta eskakizun sendoak” zeuden tokian, orain “kontraesanak” baino ez dituztela topatzen adierazi dute, eta hori justifikatzen zenbait adibide jarri dituzte:

Batetik, Zaldunborda Gainaren adibidea ezarri dute. Jeltzaleek gogoratu dutenez oposiziotik “gogor” mobilizatu diren Zaldunborda Gaina-n gune komertzial bat eraikitzearen kontra, baina espazio horretan merkataritza jardueraren bat egitea eragozteko aukera izan duten arren, halakorik egin ez dutela adierazi dute.

Bestetik, Montañenearen kasuan, hitzarmena publiko egin gabe jarraitzen dutela esan dute. Akordioa duela hilabete eta erdi erdietsi zuten udalak eta enpresak. “Zergaek hainbeste sekretu? Sinetsarazi diguten bezain ona al da benetan akordio hau?” esan dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.