
Datorren urriaren 1etik 8ra adinekoen astea egingo dute, Adinekoen Nazioarteko egunaren harira. Hamaika ekintza antolatu dituzte, izan hitzaldia izan dantzaldiak edota bizikleta ikastaroa.

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak eta udal zinegotzi eta langileek elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean astearteko erasoa gaitzesteko.

Mintzalagunak taldeak abian dira ikasturte berriarekin. Euskara praktikatzea da xedea, inguru akademikotik kanpo.

Bihartik, ostirala 25, ostiraletan ez da tren zerbitzurik izango Irun eta Brinkola artean. Hori horrela, astelehenetik ostegunera 04:30eta 17:30 artean ariko dira urriaren 26ra arte. Tren zerbitzua ez dagoen tarteetan, autobusak jarriko ditu Renfek.

Ficoba aretoa enpresen eta lan bila ari diren pertsonen arteko topaleku bilakatuko da. Egitasmoa Irungo eta Hondarribiko udalek eta Bidasoa Bizirik-ek antolatzen dute.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.