2026/1/21

Topoaren trenbideen noranzkoan, aldaketa

Hilaren 28 eta 29aren artean emango da aldaketa: egungo kontrako nasa erabili beharko dute erabiltzaileek nahi duten tokirantz doan topoa hartzeko.

Indarkeria Matxista

Berdintasuna eta feminismoa aldarri, mehatxu eta gorroto mezuak salatzeko

Herritarrek Emakumeen Etxea eta haren jarduna babestu dute eta gogor salatu hari egindako mehatxuak. Bederatzi eragilek babestu dute elkarretaratzea.

La Oreja de Van Gogh, ABBA eta Gozategi Psilocyben izan zirenekoa

Bertsio Gaba egin zuten larunbatean Psilocybenean. Bederatzi talde izan ziren oholtzan, musika estilo ezberdinak interpretatzen.

Esku huskako pilota profesionaleko partidak, urtarrilaren 30ean Urantzun

Binakako Txapelketako partidak izango dira, A Seriekoak zein B Seriekoak 20:45ean. Tartean Unai Amiano irundarra ariko da, lagunen aurrean.

'Zerua lapurtu dute' ikuskizuna, Amaia KZn

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira protagonista, eta bi emanaldi eskainiko dituzte larunbatean, 16:00etan eta 18:30ean.

Roge Blasco kazetaria, 'Zure abenturaren bila' programaren hurrengo protagonista

Hitzordua bihar izango da Amaia KZn, 19:30ean; eta Roge Blascok 42 urteko ibilbidea errepasatuko du.

Prestazio ekonomikoei buruzko hitzaldia egingo dute

Oinarrizko beharrei erantzuteko prestazio ekonomikoak azalduko ditu Erletxek Larreaundi-Olaberriako auzo elkartean bihar, 18:00etan.

Bidasoa ospitalea.

Pediatria larrialdien egoeraren harira, mozioa aurkeztu dute osoko bilkuran

Urgencias Pediatricas Bidasoa elkarteak gauzatu du mozioa, eta babes instituzionala eskatzen dute.

Aniztasun sexualaren Osinbiribileko muralak berritzen hasi dira

Garikoitz C. Murua artistak Artia eta Martindozeneako gaztelekuetako gazteekin batera tuneleko muralak eraberritu dituzte.

Atsegiña Elkarteak kaldederoen desfilea egingo du otsailaren 7an

Desfilea 19:00etan izango da Alberto Anguera plazatik hasita, eta Irungo Atsegiña Elkartea prestaketaren azken lanak egiten ari dira.

Gehiago