Esku huskako pilota profesionaleko partidak, urtarrilaren 30ean Urantzun

Binakako Txapelketako partidak izango dira, A Seriekoak zein B Seriekoak 20:45ean. Tartean Unai Amiano irundarra ariko da, lagunen aurrean.

Unai Amiano Goñi Uranzu pilotalekuan. Imanol Saiz Gomez de Segura

Binakako txapelketak hitzordu garrantzitsua du Urantzu pilotalekuan, urtarrilaren 30ean. Bi partida izango dira, eta protagonistak maila handikoak izango dira, tartean, Unai Amiano irundarra. Partidak 20:45ean hasiko dira, eta lehenengo partida B serie txapelketakoa izango da. Salaberria-Gaskue eta Amiano-Eskiroz nor baino nor neurtuko dira; eta A serieko partidan, ordea, Zabala-Martija eta Larrazabal-Mariezkurrena sailkapeneko ohorezko postuengatik lehiatuko dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude, eta jaialdia EITBk emango du zuzenean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.