2025/11

Indarkeria matxista

"Berdintasunezko gizartea" irudikatzera deitu du Asun Casasola ipuin lehiaketak

Hamaikagarren edizioa aurkeztu dute gaur Parean elkarteko kideek eta Asun Casasola berak. Azaroaren 25ean zabalduko dute lanak aurkezteko epea.

Zenbait hitzordu antolatu dituzte A25aren harira

Irungo Udalak eta hiriko elkarte feministek zein emakume elkarteek elkarlanean ondu dute aurtengo egitaraua.

2,5 hektareatan handitu dute Jaizubiko padura

Berreskuratze lanak egin ditu aldundiak, bertako flora eta fauna areagotzeko eta uholde arriskua txikiarazteko xedearekin.

Arartekoarenera jo dute Irungo 21 eragilek

Bosgarren Berdintasun Plana izapidetzean tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza printzipioaren urratzerik ikusten duen Arartekoak jakin nahi dute eragileek.

Nestor Basterretxearen inguruko erakusketa bat inauguratuko dute

Artistak Hondarribiarekin zuen harremana irudikatuko du erakusketak. Berak egindako eta inoiz erakutsi ez diren hainbat pieza ikusi ahalko dira, eta garrantzi handia izango dute Euskal Jaiek bertan.

Anton Abadiak mundu modernoan utzitako ondarea

Aurten 100 urte betetzen dira Hondarribian Euskal Jaiak lehen aldiz egin zirenetik. Euskal kultura eta euskara sustatzea zuten xede, eta, orain, asmo berberarekin osatuko dituzte.

Sutea piztu da goizean goiz Higer inguruan

Hogei bat etxebizitza eta kanpina hustu behar izan dituzte. Suhiltzaileek adierazi dute kontrolpean dutela egoera. Eider Mendozak adierazi du hirugarren mailako sutea izan dela.

Jabier Muguruza eta Bernardo Atxaga, Oiasson errezitaldian

Hilaren 21ean izango da errezitaldia, Oiasso Museoan, 19:00etan hasita. Doan da, baina tokiaren erreserba egin behar da.

Aurrekontu parte hartzaileak egingo dituzte 2026ra begira

Herritarrek 200.000 euroko partida bat nola bideratuko luketen proposatu ahalko dute, eta proposamen egokienak bozketara aterako dira ondoren.

Jam saio bat egingo dute CBAn, larunbatean

Ras Miguel, Josema Melin eta Jose Mitxelena izango dira protagonistak. Hilaren 22ko hitzordua 21:00etan hasiko da, CBAn.

'250 egun: bizikleta bizimodu' bidaia aurkeztuko dute ostegunean

'Zure abenturaren bila' egitasmoko hitzordua da. 19:30ean izango da, Amaia KZn. Alegiatik Afrikara egindako bidaia izango dute mintzagai.

Gorakadan jarraitzen dute aireportuko datuek

Iazko urrian baino %21,6 aireratze eta lurreratze gehiago izan dira aurten; 43.450 bidaiari izan dira urrian zehar aireportuan.

Martxoak 8

Indarkeria matxista desagerraraztea helburu

Egitarau zabala antolatu du udalak eragileekin elkarlanean Azaroaren 25aren harira.

Ikasleek emango diote hasiera Migratzailearen Eguneko egitarauari

Hirubide, Eguzkitza eta Txingudi Ikastolako DBHko 3. mailako eta Mendibil Heziketa Zentroko 350 ikasle inguruk parte hartuko dute migrazioari buruzko sentsibilizazio lanean.

Udaletxeko fatxada argiztatuko dute gaur, diabetesa ikusarazteko

Diabetesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, udaletxeko fatxada urdinez argiztatuko dute.

Aisia

Naturako erretratuei buruzko masterclassa, hilaren 29an

Belen Moreno Zaldibar artistak gidatuko du saioa, Marrazki eta Pintura Udal Akademian.

Alkatea, hilaren 20an El Pinarren

Hilaren 20an El Pinar auzoan izango da Cristina Laborda alkatea, Alkatea Auzoetan egitasmoaren barruan, auzotarrekin biltzeko.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Nokono bakarlaria eta Shock Value taldea, Lakaxitan

Bakarlari donostiarrak eta talde australiarrak hilaren 18an (asteartea) emango dituzte kontzertuak, 19:30ean hasita. Sarrera ordaindu behar da.

Gehiago