2025/11

Bidasoko suhiltzaile parketxea ez dadin uharte izan

Kezkatuta daude Bidasoko suhiltzaileak. Zama handia sumatzen dute Bidasoko Suhiltzaileen parketxea Gipuzkoaren uhartea bilakatu dela sentitzen dutelako.

Irunvi: 25 urte ostatua ematen

Irunvik 25. urteurrena ospatu du, eta urteotan 1038 etxebizitza eta 594 aparkaleku esleitu ditu.

Irungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Bidasoa LHIIren handitzea adostu dute

Beste eraikin bat altxatuko dute zentroa handitzeko eta etengabe hazten ari den lanbide-heziketaren eskariari erantzuteko.

2026ko Aurrekontu Orokorra onartu du Hondarribiko Udalak

Atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran, Abotsanitz eta EH Bilduren babesarekin, 34.998.615 euroko aurrekontua onartu zuen Udalbatzak, eta behin behinean onartu zen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantza.

Piztu sua, euskarak bere lekua izan dezan

Euskararen Kriseilua Hondarribiko hiru eskoletan banatu da. LH3ko haurrek kriseilu bat eraman dute etxera, eta pizterakoan, familiek euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, bakoitzak ahal duen moduan.

Irunvik Txenperenea eremuko urbanizazio-proiektua onartu du

Txenperenea eremua garatuko dute, eta bertan 850 etxebizitza eraikiko dituzte, gehienak babes ofizialekoak.

FRANCO HIL ETA 50 URTERA...
Maria Jesus Berrotaran, Emeki elkartearen egoitzan.
Maria Jesus Berrotaran

"Emakume askok gaizki pasa zuten, garai ilunak ziren"

Franco diktadorea hil zenetik 50 urte pasa diren honetan, egun eta garai ilun hura bizitu zutenekin biltzen hasi da HITZA. Gaurko protagonista herrian aski ezaguna den emakume bat dugu, hamaika borrokatan aritutakoa: Maria Jesus Berrotaran.

Greba astean daude Txinzerreko langileak

Enpresaren jarrera oztopatzailearen aurrean greba astea egiten ari dira langileak. Iragarri dute greba egun gehiago egingo dituztela egoerak berdin jarraitzen badu.

Bilboko FIG azokan izango dira herriko bost artista

Maddalen Arte Gunearen izenean joango dira azokara, eta aukera paregabea izango dute haien lanak nazioarteko jende ezberdinaren aurrean erakusteko.

Indarkeria matxista

"Indarkeria matxista desegiteko, aukera bakarra antolakuntza iraultzailea da"

Elkarretaratzea egin zuen atzo Bidasoako Itaiak, San Juan plazan. Instituzioen ezintasuna salatu zuten, besteak beste.

Mendibil Prestakuntza Zentroa jasangarritasunaren alde

Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen harira, 'Ekonomia zirkularra modelatzen' erakusketan saria jaso du.

Txinzerreko Arreta Zerbitzua itxita, abenduan

Aurrez aurreko zerbitzurik egongo ez bada ere, harremanetarako ohiko beste bideak erabilgarri jarraituko dute.

Ertamerikako komunitateen kasuak izango dituzte hizpide CBAn

Bizitza Jokoan 2 erakusketa jarriko dute, eta abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra ikusgai egongo da.

Azken Ostirala egingo dute gabonak ate joka direlarik

Sarek eta Etxeratek ohiko elkarretaratzea egingo dute gaur Zabaltza plazan, 20:00tan.

Gabonetan kaleko segurtasun-plana indartuko dute

Irungo Udalak Segurtasun Plan Berezia abiaraziko du ostiral honetan, aurtengo Eguberrietako kanpaina oinarri hartuta.

Plaiaundiko erronka solidarioak bost urte bete ditu

Ekimen honek Plaiaundi LHIIren balio nagusiak islatzen ditu: prestakuntza gizartearekiko konpromisoa eta lankidetza.

Hondarribia Wikipedian presenteago egoteko, tailerra liburutegian

Abenduaren 11 eta 18ko arratsaldetan egingo dute tailerra, Zuloaga Etxea liburutegian, 18:00etatik 20:00etara.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Herritarren partaidetza fasean sartu da Hondarribiko II. Plana osatzeko prozesua

Abenduaren 15era arteko epea izango dute hondarribiarrek eta herriko elkarteek planaren zirriborroari ekarpenak egiteko aukera.

Zaisa Txingudik ezin izan du Uni Bilbo mendean hartu

Uni Bilboren hirugarren taldeak garaipena lortu zuen Plaiaundin (12-18).

Gehiago