indarkeria matxista

Zarauzko hilketa matxista salatzeko kalera aterako dira

Gaurko (hilak 17, ostirala) elkarretaratzea deitu du Bidasoko M8 Asanblada Feministak, 19:30ean, San Juan plazan.

M8 asanblada feministaren ekitaldia Martxoaren 8an. Argazkia: M8.

Asteazken gauean 53 urteko emakume bat hil zuen gizon batek Zarautzen. Hilketa matxista horri erantzuna emateko elkarretaratzera deitu ditu bidasoarrak gaurko Bidasoko M8 Asanblada Feministak. 19:30ean izango da bortizkeria matxistaren kontrako mobilizazioa, San Juan plazan.

Hilketagatik 47 urteko gizon bat izan da atxilotua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.