
Laboreren ustez, emakumeak elikadura burujabetzaren zutabeak dira, baina oraindik ez dute merezitako aitorpena.

Irunen egitekoa den Bidasoko lehen mailako arreta zentroaren erabakia egokia da jeltzaleen ustez, baina badira ere horren kritika egin dutenak.

Apirilaren 13an itxi zuen Osakidetzak Bidasoako Ospitaleko pediatriako larrialdi zerbitzua. Ordutik sei hilabete igaro diren honetan, agindutakoak bete gabe jarraitzen dutela salatu eta betetzeko eskatu du plataformak.

Asteazkeneko mobilizazio jendetsuaren balorazio baikorra eginda, Palestinako herria babesteko dinamikei eutsi nahi diete hirian.

Eerakusketa, hitzaldia eta Pikoketan fusilatu zituztenei omenaldia prestatu ditu elkarteak datozen egunetarako.

Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean gauzatu da lehiaketaren hogeigarrena. Saria etxean geratu da. Bigarren eta hirugarren sariak Gasteizera joan dira.

Maddalen gunea estudio-laborategi bihurtu eta 'Liquid Gogo' proposamen indibiduala garatzen aritu da Sandra Cuesta artista. Hainbat baliabide erabiliz eskulturan aritzeko proposamen berri bat ondu du.

Gaurko (hilak 17, ostirala) elkarretaratzea deitu du Bidasoko M8 Asanblada Feministak, 19:30ean, San Juan plazan.

FIDA Drone Soccer munduko txapelketa jokatu dute Jeonjun (Hego Korea), eta Bidasoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko hiru kide izan dira bertan, bi irakasle eta ikasle bat.

Ocine Mendibilen ikusteko aukera izango da Txintxua filmsen azken lana, gaur, bihar eta etzi.

Kanarietako turistifikazioaren gaineko liburua aurkeztuko dute hango ekintzaileek hilaren 21ean, 19:00etan.

300 farfailari inguru biltzea aurreikusi dute Emeki Emakume Elkarteko Ehoiziriko taldeko kideek. Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan izango da hitzordua 10:00etatik 14:00etara.