2025/8

Hondarribia B ontziak KAE1 Ligan jarraituko du

Castron (Kantabria, Espainia) jokatu den play offaren bigarren jardunaldian Ama Guadalupekoaren ontzia izan da azkarren, baita play offaren irabazlea ere.

Hondarribiko Jai Nagusietako egitaraua aurkeztu dute

"Elkarbizitzan, errespetuan eta berdintasunean" oinarritutako egitaraua da osatu dutena, eta herritarrei ere balio horien baitan jokatzeko eskatu du udalak.

1936ko okupazioa oroituko du Irunek

Irailaren 5ean 89 urte beteko dira "tropa kolpistek Irun okupatu zutenetik", eta Irungo Udalak eta elkarte memorialistek zenbait ekitaldi antolatu dituzte.

Etorbidearen zubiaren memoriak partekatuko ditu Antxeta Irratiak

Faxistek Iruni su eman ziotenetik 89 urte igaro direla baliatuz, irailaren 2tik 7ra egongo da ikusgai 'Deserriratuen memoriaren zubia' erakusketa. Gainera, egun horietan zehar "erbesteari buruzko memoriak" biltzen dituen podcasta zabalduko du irratiak.

Lapurriturri inguruko zuhaitzak ezagutzeko, oinezko ibilbidea

Irailaren 13an 'Zuhaitza, gure laguna' jarduera egingo dute. 8 eta 12 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago.

Ultra eskuinaren estrategia "testuinguru globalago batetik" aztertu du Bor Borrek

Irunen kokatu dute ultra eskuinaren estrategia, baina Torre Pachecoko (Espainia) gertaerak ardatz hartuta egin dute azterketa.

Zesta punta partidak azken fasean sartuko dira ostiralean

Emakumeen Master Serieseko finalaurreko partida eta gizonezkoen Grand Slameko ligaxkako azken partidak jokatuko dira Jostaldi pilotalekuan.

Alberto Lasak jasoko du Urrezko Intsignia

Herrigintzan egindako lanagatik omenduko dute musikaria datorren irailaren 7an. Guztira 1.106 boto jaso ditu.

Eman daiteke izena Euskal Herriko XX. pintxo txapelketan

Datorren urriaren 13tik 15era jokatuko da lehiaketa, Hondarribin. Zortzi sukaldarik osatuko dute final handia.

Azken Ostirala elkarretaratzea egingo dute bihar

Bihar (hilak 29) egingo dute Azken Ostirala elkarretaratzea, Zabaltza plazan, 20:00etan.

Trafikoan aldaketak Elizatxo hiribidean, lanengatik

Ibilgailuei txandaka emango zaie bidea, obrako semaforoen bidez.

Hurrengo astean hasiko dira Artiako eskailera mekanikoak konpontzen

Martxoan abiatu ziren mantentze lanak, baina aurreikusitakoa baino arazo larriagoa zen. Hurrengo astean hasiko dira eskailerak konpontzen, eta bi aste inguru iraungo dute lanek.

Zabalik jarraitzen du ikasmateriala tokiko saltokietan erosteko diru laguntza lerroak

200.000 euro bideratu ditu udalak laguntza lerro horretara eta irailaren 30era arte egin ahalko dira eskaerak.

udal euskaltegia

Udal Euskaltegian izena emateko epea astelehenean hasiko da

Irailaren 12a izango da matrikulatzeko azkeneko eguna; modu telematikoan egin beharko da. Ikasleen onarpenean berritasunak izango dira.

Mugikortasun urrituko guneak ezarriko dituzte jaietan

Irailaren 5etik 11ra egingo dituzten zenbait ekitalditan mugikortasun urrituko guneak erabiltzeko hilaren 31ren aurretik eman behar da izena. San Gabriel egoitzako egoiliarrentzako eremu bat erreserbatuko dute irailaren 8rako.

Ikasturteari hasiera emango dio atletismoak

Hurrengo atletismo proben datak iragarri dituzte: Guadalupeko Igoera, Txingudi Korrika eta Bidasoko maratoi erdia eta 10K lasterketa. Lehiaketez gain, BATek bere ohiko entrenamenduak berriz abiatuko ditu.

Igeriketa probak egingo dituzte Azken Portu eta Artalekun, larunbatean

Maila egiaztatua ez duten pertsonek egingo dituzte probak. Azken Portuko saioak 9:00etatik 11:00etara izango dira; Artalekukoak, aldiz, 11:00 eta 13:00 artean.

Eguzkitza ikastetxera lekualdatu dituzte Girabirako txotxongiloen jarduerak

Eguraldiaren aurreikuspena zein den ikusita, Girabirako txotxongiloen saioak Alai Txoko parketik Eguzkitza ikastetxera lekualdatu dituzte.

Zuriñe Benaventek 'El Bolero' interpretatuko du larunbatean, Irunen

Dantzari eta Altraste konpainiakko zuzendariaren ikuskizuna 20:00etan izango da, San Juan plazan. Gorputza eta musika izango dira emanaldian nagusi.

Hilaren 30eko bertso jaialdia, Santiago kaleko plazan

Jone Uria, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Iturriagak abestuko dute jaialdian.

Gehiago