2024/12/18

Eraso faxista jasan du Lakaxita Gaztetxeak

Lakaxita Gaztetxearen lorategietan hainbat mezu faxista agertu dira. Tartean, "Europa defendatzeko" mezu faxista irakur daiteke.

Hurbileko salmenta sarea indartzeko, udal bonoak

Aste honetatik hilaren 23ra bitarte izango dute establezimenduek egitasmora atxikitzeko aukera. Herritarrek, berriz, urtarrilaren 6ra arte jaso ahal izango dituzte. 

Dantzariak, kalera Eguberrietan

Pilar Peña dantza eskolak urteroko erakustaldia egingo du hilaren 23an. San Pedro kalean izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Eguberrietako kontzertua egingo du Hondarribia Hiria Musika Bandak

Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean izango da hitzordua, hilaren 22an, eguerdiko 12:30ean.

Balletaz gozatzeko aukera, larunbatean

Hondarribiko Basque Ballerina dantza eskolak Eguberrietako erakustaldia egingo du larunbat honetan. Kirol kaian izango da hitzordua.

Lehen sorosle eta sorospen ikastaroa eskainiko du DYAk

Deialdia irekia da, eta ez da aldez aurretiko ezagupenik izan behar. Ikastaroa urtarrilaren 13tik 24ra izango da.

Bingo pikantea, Urdanibia plazan

Hiñaren 28an egingo da eta 18 urtetik gorakoek ahalko dute parte hartu. Lehenago, dancehall eskola magistrala eskainiko du Ayvee artistak.

'San Lucarretik Hondarribira' liburua aurkeztuko dute

Manuel Malia idazleak argitaratu berri duen liburua da. Zuloaga etxean izango da aurkezpena, hilaren 20an, 19:00etan.

Puianako baratze ekologikoen zozketa egin da

Esleipendunek hilaren 23ra arte daukate baratzea onartzeko. Erreklamazioak egiteko epea ere zabalik dago.

mugikortasuna

AHT ez da Irunera iritsiko 2042. urtea baino lehen

Ipar eta Hego Euskal Herria batzea du AHTk helburu. Frantziako gobernuak baieztatu du berria.

EAJren ustez gobernuaren aurrekontu proposamena ez da parte hartzailea izan

Hondarribiko EAJk gogor erantzun dio Udal Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamenari. Oposizioko alderdiek aurkeztutako proposamen bakar bat ere ez onartzea leporatu diote.

Gehiago