Lehen sorosle eta sorospen ikastaroa eskainiko du DYAk
Deialdia irekia da, eta ez da aldez aurretiko ezagupenik izan behar. Ikastaroa urtarrilaren 13tik 24ra izango da.
Urtarrilaren 13tik 24ra lehen sorosle eta sorospen ikastaroa abiatuko du DYAk. Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, 18:00etatik 21:00etara, DYAren herriko egoitzan —Soroetagaina 6-7—.
Jakinarazi dutenez, deialdia irekia da, eta ez da aldez aurretiko ezagupenik izan behar; izan ere, ikastaroan egunerokotasunean aurki daitezkeen arrisku egoerei nola aurre egin irakatsiko dute. Bihotz eta birika susperketak, zaurien tratamendua, hausturak, erredurak… «modu eroso eta atsegin batean» nola artatu ikasi ahalko da. Informazio osoa bidasoa.hitza.eus-en.