'San Lucarretik Hondarribira' liburua aurkeztuko dute
Manuel Malia idazleak argitaratu berri duen liburua da. Zuloaga etxean izango da aurkezpena, hilaren 20an, 19:00etan.
Manuel Malia Barbateko (Cadiz) idazlea da eta argitaratu berri duen liburua aurkeztera dator Hondarribira. San Lucarretik Hondarribira du izenburua eta lau portutan bizitako historia kontatzen du.
Aurkezpena Zuloaga etxean izango da, hilaren 20an (ostirala), arratsaldeko 19:00etan.