Eguberrietako kontzertua egingo du Hondarribia Hiria Musika Bandak
Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean izango da hitzordua, hilaren 22an, eguerdiko 12:30ean.
Hondarribia Hiria Musika Bandak Eguberrietako kontzertua eskainiko du hilaren 22an (igandea da). Itsas Etxea Auditoriumean egingo dute kontzertua, eguerdiko 12:30ean. Sarrerak Arma Plazan edo kutxabank-en eskura daitezke.