Bingo pikantea, Urdanibia plazan
Hiñaren 28an egingo da eta 18 urtetik gorakoek ahalko dute parte hartu. Lehenago, dancehall eskola magistrala eskainiko du Ayvee artistak.
Gazteartean zerbitzuak Bingo pikantea antolatu du Urdanibia plazan hilaren 28rako. Egitarauarekin 18:00etan hasiko dira eta Ayvee dantzariak dancehall eskola magistral bat eskainiko du 16 urtetik gorakoei.
Gero, bingo pikantea egingo da eta honetan 18 urtetik gorakoek soilik ahalko dute parte hartu. Saio hau 19:30ean hasiko da eta sariak egongo direla aurreratu dute. Azkenik, DJ Trotik eskainiko du emanaldia, 21:00etan hasita.