[Argazkiak] Emekiren XXIX. Margo Lehiaketak baditu irabazleak

Federico Plasencia, Jose Luis Lopez eta Fernando Ureta izan dira, hurrenez hurren, lehen hiruak. Accesit saria, Esteban Orozentzat.

Banderarik gabeko arraun asteburua

Indarrak hartzeko baliatu beharko dituzte asteburuko estropadak etxeko traineruek. Arraun panoramaren errepasoa egin du HITZAk.

[Argazkiak] Haimar Etxeberria irundarrak irabazi du Xanisteban Txirrindulari Saria

Txomin Perurenaren Oroimenezko lasterketan lehen izan da irundarra. Atzetik, Raul Bastida eta Guillermo Silva, hurrenez hurren.

[Argazkiak] Bidasoiarekin ere Euskal Jira, aurrera

Bederatzi gurdi eta ehundaka parte hartzailek alaitasuna eraman dute Irungo karriketara, euriak euri.

Trafiko ilarak saihesteko neurriak hartu ditu udalak

Udaltzaingoak protokolo bat idatzi du Irunera iritsi nahi ez duten kotxeak desbideratzeko. Auto pilaketak %5 hazi daitezke aurten.

Itsaso berdean, lau banderen estropadak

Asteburuan berdea are nagusiago izango da Hondarribian, lau bandera jokatuko baitira. Horrez gain, egun osoko festa espero da.

Zesta-punta partida izango da bihar Jostaldi pilotalekuan.

Zesta-puntaren egun handia, bihar, Jostaldin

HPE Txapelketaren azken lehia, Master Series finala eta Grand Slameko A taldekoen lehen partida izango dira ikusgai 19:00etatik aurrera.

San Pedro kalea, bertako merkataritza sustatzeko erakusleiho

Hilaren 12 eta 13an laugarren udako merkatuak hartuko du lur Hondarribian. Egitarau oparoa prestatu dute asteburua girotzeko.

Hondartzara, euskal preso eta iheslariak etxean izan arte

Igande honetan elkarretaratzea deitu dute Etxeratek eta Sustengu taldeak, "udan ere etxean nahi ditugula eta maite ditugula" oroitzeko.

Moskuko bestek badute egitaraua

Ibilbide historikoa, herri bazkaria, bakarrizketa, bertsoak edota olinpiadak dira proposamenetako batzuk. Bazkarirako tiketak oraindik eros daitezke.

Adour-Bidasoako obrak gaurtik aurrera aurkez daitezke

Pintura lehiaketarako izen-emateak irekita daude dagoeneko. Izena emateko azken eguna irailaren 7a izango da.

Irungo AEK-k prest du ikasturte berriko eskaintza berezia

Orotara, zazpi ikastaro abiatuko ditu euskaltegiak ikasturte berrian. Ikasleek gai ezberdinak jorratu ahal izango dituzte, euskalduntzea eta euskaltasuna ardatz.

Alardeko Musika Bandako kideak dokumentu bat sinatzera behartu dituztela salatu dute

"Genero berdintasuna ez errespetatzeaz gain, pertsonen sentimendu eta ideia aniztasuna kolokan" jarri dutela diote. Udalari jarrera hauen aurrean "esku hartzea" eskatu diote.

Meakako Adixkideak erromeria

Piamonteko dantza tradizionala ikasteko aukera emango dute Meakako Adixkideek

Ij danseur dël Pilon taldeko dantzariek eskainiko dute ikastaroa, irailaren 10ean.

Hondarribia AEk ontzat eman du patroi onenaren saria emateko erabili den prozedura

Aurtengo patroi onenaren saria jasotzeko zer nolako araudia erabiltzen duten galdetu du klubak, izan ere, saririk gabe geratu den Miren Garmendiak patroi irabazleak bezain beste puntu eskuratu ditu.

DYA Sorosle ikastaroa

Sorosle eta sorospenetako ikastaroa, DYAren eskutik

Titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroa abiatuko dute larunbatean, eta irailaren 22ra bitarte luzatuko dute.

Real Unioneko Erregulartasunaren Saria, seigarrenez martxan

Real Unioneko Beteranoen Elkarteak, Txingudi Radiorekin elkarlanean, martxan du beste urte batez errekonozimendua. Iazko denboraldiko irabazlea Jon Irazustabarrena izan zen, eta igandean jaso zuen saria.

Real Unionek garaipenarekin hasi du sasoia

Txuri-beltzek atzo hasi zuten denboraldia Galen Sabadellen aurka, eta 2-1 nagusitu ziren Fran Justo entrenatzailearen lehen partidan.

Marlaxka Xake Klubak jaietan urtero antolatutako xake jaialdia.

Aurten ere xakeaz gozatzeko aukera izango da jaietan

Adin tarte guztientzako txapelketak antolatu ditu Marlaxka Xake Klubak irailaren 16rako. Aurki zabalduko dituzte izen emateak.

Grand Slameko finalaurrekoak, irailaren 2an

Goikoetxea-Gorka bikoteak Erik-Lopezen kontra jokatuko du eta Erkiaga-Lerikak berriz, Johan-Basqueren kontra.

Gehiago