Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Argazkiak] Emekiren XXIX. Margo Lehiaketak baditu irabazleak

Federico Plasencia, Jose Luis Lopez eta Fernando Ureta izan dira, hurrenez hurren, lehen hiruak. Accesit saria, Esteban Orozentzat.

Federico Plasencia, lehen sariaren irabazlea.
Olaia Gerendiain
Hondarribia
2023/08/07

Emeki elkarteak 1994tik antolatzen duen Kaleko Margo Lehiaketak bere XXIX. edizioa bete zuen atzo. Parte hartu zuten 23 artistek beren artelanetan Hondarribiko txoko ezberdinak islatzeko aukera izan dute baita aurten ere.

Jatorri askotariko artistek eman zuten izena atzoko lehiaketan: Hondarribia, Paris, Bergara, Caceres, Portugalete, Irun, Murtzia, Castellon de la Plana, Donostia… Goizeko 09:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte aukera izan zuten artistek margolanak egiteko.

17:00etatik 18:00etara bitartean margolanak Gipuzkoa plazara iristen hasi ziren. Bertan, bost lagunek osaturiko epaimahaia zuten zain. Marijo Noain, Sara Otaño, Julia Lasa, Rakel Salinas eta Javier Sagarzazuk osatu zuten mahai hori.

Bereziki zaila izan zaie aurten adituei irabazleak hautatzea. Hain da horrela, non berdinketa egon zen puntuetan. Hori horrela, saridunen zerrenda behin-betikoa osatu ahal izateko beste edizioetan baino denbora gehiago behar izan zuen boskoteak. Azkenean, baina, adostasuna lortu zuten epaileek. Horra epaitza:

  • ACCESIT. Atrezzo dendako enmarkazio bat eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia.
    • Irabazlea: Esteban Oroz (Eibar), Maddi Etxebestek eman zion saria, Palacete Hoteleko gerentea.
  • 3. SARIA. 500 euro, eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia.
    • Irabazlea: Fernando Ureta (Artziniega), Nekane Alkainek eman zion saria, Mendelu Auzo Elkartearen izenean.
  • 2. SARIA. 700 euro, eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia.
    • Irabazlea: Jose Luis Lopez (Portugalete). Hondarribiko Udalaren izenean, Estitxu Urtizberea zinegotziak eman zion saria.
  • 1. SARIA. 1.000 euro, eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia.
    • Irabazlea: Federico Plasencia (Caceres). Emekiko lehendakari Tamara Sastrek eman zion saria.

Urtero artelan ederrak eta kalitate handikoak aurkezten dituzte Emekiren lehiaketara, eta aurten ere horrela izan da. “Artelanen maila geroz eta handiagoa da”, ziurtatu dute elkartekoek, “pieza txiki eta handiak aurkeztu dira eta lan ikusgarriak egin dituzte artistek”. Aurten, gainera, estreinakoz, euskarri zirkularrean egindako artelana aurkeztu du artista batek.

18:00etatik 20:00etara margolanen erakusketa egin zen, eta bisitari ugari hurbildu ziren Gipuzkoa plazara horiek ikustera. Emekitik eskerrak eman dizkiete antolaketa lanetan ibili diren boluntario guztiei, bai eta margolariei, epaileei eta kolaboratzaileei “Eta, nola ez”, bukatu dute, “ekitaldira hurbildu zareten guztioi, bihotzez mila esker”. Datorren urtean lehiaketak 30 urte beteko ditu, eta edizio berezia prestatuko dutela aurreratu dute.

Talde argazkia, antolakuntza.
Lehenengo saria.
Accesit saria.

Bigarren saria.
Hirugarren saria.
Ikusleak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.