Cristina Laborda: "Emakundera iritsi behar den dokumentua udalbatzan onartutakoa izan behar du"

Udalbatza osatzen duten 25 zinegotzietatik 18ren babesa duen V. Berdintasun Plana dela alkateak Emakundera igorritakoa baieztatu du Cristina Laborda PSE-EEko udal gobernuko kideak.

Gogotsu hasi dute urtea BATeko kideek

Iker Arozenak Euskadiko errekorra lortu du luzera jauzian eta Teresa Errandonea lehiara itzuli da lesio bat gainditu ondoren. Elgoibarko Krosean ere, klubeko parte hartzea handia.

'Kalez kale Hondarribia hobetzen' programa azken fasean

Baserritar Etorbidea eta Nestor Basterretxea kalea dira egokitu diren azken kaleak. Programaren orain arteko balorazioa egin du udalak.

Emakundek behin betiko V. Berdintasun Plana eskatu dio alkateari

Bi plan ezberdin jaso ditu Emakundek: Berdintasun arloak bidalitakoa eta alkateak bidalitakoa. Elkarrekin-Podemosek Emakunderen erantzuna ezkutatzea salatu du.

Oroimen tailerrak egingo dituzte Bidasoko zahar etxeetan

Pertsona helduen memoria estimulatzeko xedearekin, bi tailer antolatu dira: bat, Irungo Anakan eta bestea, Hondarribiko Betharramen.

Olaberria eta Txenpereneko planak, argi berdea lortzear

Olaberria babesteko Plan Berezia otsaileko Osoko Bilkuran onartuko dute. Aldiz, Txenpereneakoaren behin behineko plana aztertuko dute.

Kirola "lasai eta era seguruan" egiteko zirkuitua

'10km Bira' hamar kilometro dituen zirkuitua da. ibilbidean zehar, 500 metroro, kartelak ezarri dituzte herritarek erreferentzia zehatzak izan ditzaten. Ibilbidearen hasiera ofiziala Molla kalea dago.

Bi anbulatorio berri eraikitzea dira EAJ-ren proposamenak

Erdigunekoa itxi eta beste handiago bat eraikitzea Via Irun proiektuaren baitan da jeltzaleen proposamena. Bestetik, Oinaurren beste baten beharra dagoela onartu dute.

Ekialdeko gazteentzako aisialdirako gunea ireki dute

Artian Gaztelekua ireki dute aste honetan. Irunen sortu duten bigarrena da, eta Martindozeneakoaren jarduna osatzea du xede, baina ekialdeko gazteengatik gertuagoko kokalekuarekin.

Irungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-03-13)

Atzerapausoa Real Unionen lehen taldearentzat, atzoko porrotarekin jaitsiera postuetan jarraitzen baitute. Dena den, salbazioa puntu bakarrera dute, hamaika partidaren faltan.

Udalak euskararekiko duen "konpromiso eza" salatu du EH Bilduk

Irungo memoria historiakoaren jardunaldietan itzulpengintza zerbitzurik eskaini ez zela salatu zuen Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Koalizio abertzaleak bat egin du salaketa horrekin.

Kalitatezko osasun publikoa hizpide duen hitzaldia

Palmera Montero gunean antolatu dute hitzaldia martxoaren 16rako Osasun Bidasoa plataformak eta Txingudi Elkarte Feministak.

Garbiketa lanak egin dituzte Jaizkibelen

70 kilometro inguru txukuntzen dituzte urtean birritan. Lanek 23.000 euroko aurrekontua dute, eta segurtasun arrazoiengatik, hainbat errepide tramu moztu dituzte.

Euskadiko Squash Txapelketa Irunen jokatuko da

Martxoaren 31tik apirilaren 1era, squashak Artaleku kiroldegia hartuko du. Lur Alaik antolatutako txapelketako izen-emateak irekita daude jada.

Irungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-10)

Martxoan sartuta, denboraldiaren azken herenari ekingo diote Irungo kirolariek. Une erabakigarrian sartuta, beren helburuen bila irtengo dira denak.

Hondarribiko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-10)

Albiste barruan, herriko futbol. saskibaloi eta eskubaloi taldeen asteburuko norgehiagokak.

Auzoko jaiak antolatzen hasiko dira Larreaundi-Olaberrian

Martxoaren 16an elkartuko dira auzo elkartean, 19:30ean. Larreaundi-Olaberriako jaiak maiatzaren lehenaren bueltan antolatzen dira.

Hondarribiko inguraketa flota kai berrian (larrialdi egoera)

Arrantzaren sektorerako gaurkoa "egun handia" dela dio PSE-EEk

Arrantza eraginkorrerako lege berria onartu dute gaur Espainiako Senatuan. Honi esker, neskatillak saregileak, itsasontzia deskargatzen duten eta fardo makinetan aritzen diren emakumeek "haien eskubideak lehen aldiz bermatuta" izango dituztela esan du Iosu Alvarezek.

Paleta argentinarrak Ramuntxo Berri pilotalekua hartuko du

Larunbatean, 11:00etatik aurrera, trinketeko kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira Irunen. Gizonen mailako bi final lehiatuko dira.

Gehiago