Paleta argentinarrak Ramuntxo Berri pilotalekua hartuko du

Larunbatean, 11:00etatik aurrera, trinketeko kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira Irunen. Gizonen mailako bi final lehiatuko dira.

Argazkia: Irungo Udala.

Ramuntxo Berri pilotalekuak trinketeko kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jasoko ditu larunbatean, paleta argentinarreko modalitatean. Orotara, gizonen mailako bi partida jokatuko dira, 11:00etatik aurrera, lehen eta bigarren mailakoak. Hona hemen neurketen zerrenda:

  • Nagusiak 2. maila: Ramuntxo 1 (Xabier labaien-Iñigo Oiartzun) – Ramuntxo 6 (Mikel Letamendia-Ander Mutuberria).
  • Nagusiak 1. maila: Kurpil Kirolak 2 (Miguel Almandoz-Unai Sagarzazu) – Ramuntxo 1 (Ander Montserrat-Gorka Pablos).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.