Euskadiko Squash Txapelketa Irunen jokatuko da

Martxoaren 31tik apirilaren 1era, squashak Artaleku kiroldegia hartuko du. Lur Alaik antolatutako txapelketako izen-emateak irekita daude jada.

Martxoaren 31tik apirilaren 1era Lur Alai Squash Klubak antolatutako Euskadiko Squash Txapelketa Nagusia jokatuko da Artaleku kiroldegian. Lur Alaik adierazi du “ohore handia” dela haientzat klubaren hamargarren urteurrenean Irunen Euskadiko txapeldunak izendatu ahal izatea.
 
Txapelketan parte hartzeko izen-emateak irekita daude jada eta hiru modutara egin daitezke: Euskadiko Squash Federazioaren webgunean, Lur Alairen helbide elektronikora idatzita edo 687 97 64 96 telefonora deituta.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.