Kalitatezko osasun publikoa hizpide duen hitzaldia
Palmera Montero gunean antolatu dute hitzaldia martxoaren 16rako Osasun Bidasoa plataformak eta Txingudi Elkarte Feministak.
Aurreko larunbatean elkarretaratze jendetsua egin zuten San Juan plazan eta eskualdeko osasun baliabideak hobetzeko irtenbideak “exijitu” zituzten.
Plataforma sortu zenetik aldarrikapen nagusiak berdina izaten segitzen du: Kalitatezko osasun sistema. Ildo horretan, hitzaldia antolatu dute plataformako kideek eta Txingudi Elkarte Feministak martxoaren 16rako Palmera Monteron, 18:00etan. Hizlariak izango dira Manel Ferran familia medikua eta Maria Jesus Alfonso Bidasoa Ospitaleko erizaina.