2023/1

BATeko atletak, sasoi onean

Txoko eta modalitate ezberdinetan lehiatu ziren klubeko kideak, baina zerbait izan zuten amankomunean: denek lortu zituzten emaitza bikainak.

Anbulatorio berria eraikitzeko "akordio handi" bat sinatu nahi du EAJk

Anbulatorio berriaren garapenean ez oztopatzeko eskatu diote alkateari, eta lanak ahalik eta azkarren hasteko konpromisoa hartu dute.

[Argazki galeria] Txingudin ere borrokan jarraituko dute pentsiodunek

Bost urte bete ditu gaur Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Lortutakoak zerrendatu ditzakete jada, eta borrokan segituko badute ere, gaurkoa ospakizunetarako eguna izan da.

Anbulatorioarekin herritarrak "ez engainatzea" eskatu du Elkarrekin Podemos-IUk

Eskualdean osasunarekin dagoen arazoa aitortzeko eta "kea ez saltzeko" eskatu dio alderdi moreak Irungo EAJri.

FITUR azokara, Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sarearekin

Ostegun honetan hasiko da Nazioarteko Turismo Azoka (FITUR). Beste urte batez, Hondarribia bertan izango da.

Irundarrek berriro moztu dute GI-636 errepidea Behobian

Trafiko Mozketen Kanpainak aurrera darrai. Hiritarren aldarrikapena bera da: Juan Thalamas Labandibar kalean ibilgailuen abiadura muga orduko 30 kilometrora murriztea.

[Bideoa] Lan hitzarmenaren negoziaketa berriz ekitea eskatu dute garbitzaileek

Iazko azarotik ez dute Samyl enpresaren berri, lan hitzarmenaren negoziaketa erdian zeudela. Bestalde, Irungo Udalak baldintza berriak idatzi nahi ditu hurrengo esleipenerako.

[ASTEKARIKO ELKARRIZKETA] MIKEL PEREZ ARTOLA. KIROLARIA.

[Elkarrizketa] «Pisutsua da jendeak zugandik espero duen hura izatearen zama»

Hasi berri den ‘El conquistador del Caribe’ saioaren 19. edizioa ikusle gisa biziko du 2020ko irabazleak (Oiartzun, 1991). Ospearen alde ilunez eta osasunak harentzat duen esanahiaz mintzatu da.

Pareta egutegiaren eskaintza berezia

Eros ezazu Edurne Salaberriak diseinatutako 'Berriz ere esnatzen' pareta egutegia.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-1-20)

Urtarrilak 20ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria 'Mugen gaindi' poltsa eta 'Bihotzean giltza' termoa da.

Irungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-01-23)

Errugbian eta saskibaloian emaitza paregabeak lortu dituzte Txingudik eta Erroibidek. Gainontzekoan, Real Unionek ezin izan zuen bigarren itzulia nahi bezala hasi, 0-1 galdu baitzuten Galen.

'Cocinando con Petra Laborda' liburua aurkeztuko dute Madrilen

Emakume hondarribiarrak 1929an argitaratutako liburua aurkeztuko dute astelehenean, "haren figura berreskuratzeko" asmoz. Madrilgo Euskal Etxeak jasoko du ekitaldia.

Alkatea auzoetan programa, Belaskoenean

Iradokizunen postontzia hilaren 24ean jarriko dute auzoan. Alkatea urtarrilaren 25ean bertaratuko da.

Datuak kudeatzen ikasteko aukera izango dute enpresek

Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirikek sustatuta, Mondragon Unibertsitateko hainbat irakaslek eskainiko dituzte. 35 orduko ikastaroa da, eta izen ematea irekita dago.

tao.makina

Egoiliarren TAO txartelak eguneratu daitezke

Otsailaren 6a baino lehen egin behar dira ordainketak, eta aurtengo tasa %30 jaitsi da 2013. urtearekin alderatuta.

Elkarretaratzea irundar baten etxegabetzea eragozteko

Angel Miguel Medrano 80 urteko irundar pentsiodun zaurgarriaren etxegabetzearen aurka bilduko dira asteartean, Donostiako Askatasunaren etorbideko 21. zenbakiko Sabadell bankuaren aurrean.

Alkategaia aurkezteko herri batzarra egingo du EH Bilduk

Hilaren 26an herriko udal taldeak maiatzeko udal hauteskundeetarako alkategaia aurkeztuko dio militantziari.

Abian da III. Martxoaren 8 kartel lehiaketa

Hondarribiko Udalak eta Emeki elkarteak, lankidetzan, hirugarrenez antolatuko dute lehiaketa. Irizpide tekniko eta baldintza guztiak jakinarazi dituzte dagoeneko, eta urtarrilaren 31 izango da lanak entregatzeko epe muga.

Gehiago