Datuak kudeatzen ikasteko aukera izango dute enpresek

Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirikek sustatuta, Mondragon Unibertsitateko hainbat irakaslek eskainiko dituzte. 35 orduko ikastaroa da, eta izen ematea irekita dago.

Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirikek “datuak kudeatzeko ikastaroa” sortu dute, eskualdeko enpresei bideratutako saioa. Bidasoa Biziriken lehendakari Migel Angel Paezek baieztatu du topaketa batzuen ondoren, “formakuntza falta nabari zutela hainbat alorretan”. Horietako bat izan zen datuen kudeaketarena, eta hori dela eta, ikastaro hau antolatu dute. Joan den asteartean hasi zen, eta otsailaren 28an bukatuko da, 35 ordu eskaini ondoren. Saio teoriko nahiz praktikoz osatutako ikastaroa da.

Ikastaroa Mondragon Unibertsitateko Business Data Analytics graduko irakasleek eskainiko dute, eta batik bat enpresek lortzen dituzten datuen erauzketa eta kudeaketaren inguruko jakintza luzatuko dute. Gainera, “beste errealitate batzuk ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta networkinga egiteko aukera ere badela” azaldu du Paezek.

Izen ematea doakoa da, eta enpresa interesdunek 943 509 600 telefonora egin behar dute dei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.