Ainara LeGardon, musikaria

[Elkarrizketa] “Geroz eta gehiago ari naiz arriskatzen, soka tenkatzen”

Hainbat proiektutan murgilduta dago Irunen bizi den artista bilbotarra. Horien artean, ‘Ignora’ argitalpen berria. Bestalde, hilaren 29an, kontzertua eskainiko du Oiasso museoan.

[Erreportajea] Bertako produktuak balioan, sukaldeko sutan

Jendearengana gerturatu nahi du udalak seigarrenez herriko nekazarien lana Bertako Produktuen Azokaren bidez. Hartara, Leire Etxaide eta Eneko Huarte ekoizleak dinamika horren gainean aritu dira.

[Erreportajea] Partida jokatu aurretik garaipena eskuratu dute

Txingudi Eskubaloia aniztasun funtzionala daukaten pertsonek eskubaloian jokatzeko aukera izan dezaten saioak antolatzen ari da. Hurrengoa etzi izango da, Uranzu pilotalekuan, 10:30etik 12:30era.

Hilaren 25etik 30era Bertako Produktuen Astea

Astelehenetik larunbatera, ohiko azokaz gain hainbat tailer antolatu dituzte: helduentzako 7 tailer eta haurrentzako berriz 6.

Euskara sustatzeko lan ildoak aurkeztu dituzte

Ildo estrategikoen lanketa prozesuan "udaleko arlo guztien eta euskararen aldeko eragile guztien arteko elkarlana" beharrezkoa dela adierazi du Miren Etxebeste ordezkariak.

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Balazta elkarteak

Maiatzaren 2an, 3an, 4an eta 5ean egingo dira ikastaroak Irungo Eguzkitza ikastetxean.

San Martzial 2022 jaietarako kartel lehiaketa eta txosnen esleiketa abian

Txosnak jartzeko eskaria hilaren 29ra arte egin ahal izango da. Jaietako kartel lehiaketarako lanak berriz, hilaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Liburuaren Egunaren harira ekintza ugari Irunen

Ostiraletik igandera, Zabaltza plazan, Liburu Azoka antolatu dute, CBAn berriz, aurkezpenak, sinadura-ekitaldiak, tailerrak eta ipuin kontalariak izango dira.

Lan istripuak gaitzetsi dituzte sindikatuek Kofradia parean

Aurreko astean lanean zebilela hil zen arrantzalearen heriotzak, lan baldintzak salatzera bultzatu ditu beste behin sindikatuak.

2021ean arau-hausteen goranzko joera erregistratu zuten Irun eta Hondarribian

Irun eta Hondarribiko Udalen Ertzaintza eta Udaltzaingoen arteko Koordinazio Batzordea apirilaren 1ean bildu zen Irungo Ertzain-etxean.

Hondarribiko Jaiek badute irudia

'Ikono izkutuak' Jose Angel Ligero Martinezen aurkeztutako kartela izan da Jaietako Kartel Lehiaketaren irabazlea.

E22 eta E25 Lineek aldaketak jasango dituzte, bihar

Kosta kalean asfaltatze lanei ekingo diete bihar. Hori dela-eta, zenbait aldaketa jasango dituzte Ekialdebus enpresako bi zerbitzuk.

Bidasoa Irun, denboraldiari ekiteko prest

Gaur goizean Jakub Skrzyniarz eta Harbaoui Mehdi atezainak aurkeztu ditu Bidasoa Irunek. Denboraldirako prest daude hori-urdinak.

Master Laboral Kutxa Udako torneoa, larunbatean

Txapelketak 5 jardunaldi ditu eta dagoeneko horietako hiru jokatu dituzte. Hurrengo topaketa, Hondarribian izango da larunbat honetan bertan.

Jaizubia auzoko jaiak bueltan dira

Bi urteren ondoren hemen dira Jaizubia auzoko jaiak. Astelehenean ospatuko dute eta egun osoko egitaraua prestatu dute goiz-goizetik.

Futbolean, kluben arteko errespetua eskatu du Mariño KEk

Denboraldi batetik bestera 40 jokalari galduko ditu Irungo futbol elkarteak. Zenbait beren kabuz joan dira, gainontzekoak, beste klubek fitxatuta alde egingo dute, kluben aldez aurretiko elkarrizketarik gabe.

'Maria Elena Arizmendiren erretratua' Xabian ikusgai

Enrique Albizuk marrazturiko koadroa Irungo Udalaren jabetzakoa da. Abuztutik irailera bitarte Xabian egongo da ikusgai 'Balenciagaren mendea' erakusketan.

Emakumeen aurkako, edozein motako, erasoak gaitzetsi ditu udalak

Juan Mari Altuna udal zinegotziak, edozein motako eraso baten aurrean "uneoro, segurtasun protokoloak aktibatzeko prest" daudela adierazi du.

30 lagun elkartu dira izarrak behatzeko

Lapurriturri-Erlaitzen egin du bat haur nahiz helduk osaturiko taldeak. Teleskopio eta adituek lagunduta eman dute gaua.

Aiako Harria ezagutzeko irteera proposatu die udalak irundarrei

Hilaren 20ean jarri dute hitzordua. Irungo Elurretxe aparkalekutik abiatu eta bi orduko ibilbidea egingo dute familiek.

Gehiago