Jaizubia auzoko jaiak bueltan dira
Bi urteren ondoren hemen dira Jaizubia auzoko jaiak. Astelehenean ospatuko dute eta egun osoko egitaraua prestatu dute goiz-goizetik.
Datorren astelehenean (hilak 15) Jaizubia auzoko herritarrek ‘Jaizubiako Jaiak 2022’ ospatuko dituzte. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean goiz hasiko dute egun eta denetik izango dute, eskupilota partida, gaztetxoentzako jokoak, txokolatada eta herri kirolak, besteak beste.
Hona hemen egitaraua:
- 08:00 Diana
- 09:00 Meza
- 10:30 Salda
- 12:00 Eskupilota
- 17:00 Haur jokoak
- 17:30 Txokolatada
- 18:00 Herri kirolak
- 20:00 Dantzagarriak