Bidasoa Irun, denboraldiari ekiteko prest
Gaur goizean Jakub Skrzyniarz eta Harbaoui Mehdi atezainak aurkeztu ditu Bidasoa Irunek. Denboraldirako prest daude hori-urdinak.
Gaur goizean Bidasoa Irunek aurkezteke zituen azken bi taldekideak aurkeztu ditu; Jakub Skrzyniarz poloniarra eta Harbaoui Mehdi tunisiarra. Biak ala biak atezainak dira eta Julen Aginagalde kirol zuzendariak egin ditu beren aurkezpenak.
25 eta 26 urte dituzte eta hobetzen jarraitzeko gaitasuna duten gazteak direla azaldu du Aginagaldek. Skrzyniarz Poloniarekin internazionala izandako jokalaria da. Pozik agertu da eta taldeari ahal den gehien laguntzeko gogotsu dago. Beste zenbait eskaintza jaso bazituen ere, Julen Aginagalderekin izandako zenbait elkarrizketek talde irundarrera etortzeko konbentzitu zutela azaldu du.
Mehidi, Mediterranear jokoetan eta Afrikako kopan ibilia da eta dagoeneko taldean zeharo murgilduta dago, aste honetan hasi baititu entrenamenduak talde hori-urdinarekin. Harentzat erronka berri bat izango da honakoa.