
Ibilbide zirkular bat sortuko dute Jaitzubiako paduren inguruan. Horretarako, Bekoerrotako bidexka bat kenduko dute eta bidegorria osatu.

Greba egun hauetan "eskirolak" egon direla salatu du ELAk: "Ikusi ditugu pertsona batzuk desinfekzio lanak egiten ari direnak, lan estrukturala egiten ari dira".

Aurtengo edizioan 116 erakusketari eta 50 jarduera baina gehiago antolatu dituzte. Bizimodu iraunkorra eraman nahi dutenei zuzendutako azoka da.

Pasaiako Itsas Jaialdiaren harira hartu dute erabakia, enpresari eta bereziki aldundiari "abisu argi eta zehatza bidaltzeko" asmoz. Bihar hasiko dute greba, igandera bitarte.

1973 eta 1977 urteen artean izan zen Hondarribiko alkate. Gaur zendu da 98 urte zituela.

Hiru herrietako mugikortasun sarea indartzeaz gain, atari hiru eledun bat garatu dute, mugikortasun-irtenbide guztiak modu erraz eta azkarrean ezagutzeko.

Bide publikoa hobetzeko lanak egingo ditu udalak espaloien egoera hobetuz eta LED sistemadun argiak jarriz. Milioi erdi euroko inbertsioa egingo du.

Orain, Irungo emakumeek, Emakumeen Etxeak izango duen izena aukeratu beharko dute. Horretarako, hilaren 23tik 31ra bozketa epea zabalduko dute.

Bigarren jardunaldiko garaile nagusiak izan ziren Lucia Elizondo eta Saioa Altzaga. Lehia estua izan zuten Loiola Zuazu eta Aloña Zabalarekin kontra.

Hilketak muntaia baten parte direla baieztatzeko frogak topatu dituzte 'Cronicas del Pais Vasco' hedabidean jasota. Gainera, momentuko Mercedes Iridoi alkateak faxistekin ez zuela kolaboratu nahi izan jakin dute.

Irailak 9ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria BPXport Elorsoro kiroldegiko termetarako sarrerak dira.

Hilaren 23ra arte eman ahalko da izena datorren ikasturterako. Ordutegi bereziak daude, astean bitan, hirutan edo lautan, baita intentsiboak ere.

Astelehenero 12:00etatik 13:00etara izango da zabalik besteak beste gizarte laguntza eta eskubideen gaineko informazioa ematen duen bulegoa.

Jaialdia irailaren 17an izango da, 16:15ean hasita, Gipuzkoa plazan. Bi maila izango dira: nagusia eta 16 urtez azpikoa.

Sari bikainak daude jokoan OARSO BIDASOKO HITZAren Kontxako Banderaren porran.

Atzoko egunez, Antxeta Irratian izan zen Sagarzazu eta bertan, Alardearen egungo egoeraren inguruan mintzatu zen.

Inflazioa eta Ukrainaren inbasioak Europan duen eragina kontutan izan dutela adierazi du Elkarrekin-Podemosek.

Gaur egin dute zozketa Vienan eta Artalekun jokatuko dute lehen partida irailaren 27an.

Jaien egitarauaren barnean, Marlaxka Xake Klubak, Hondarribia Gaztelua X. Xake Aktibo Txapelketa antolatu du.

Jose Antonio Gomez de Arriba eta Maria Ordoñez izan dira pandemiaren ondorengo edizioko irabazleak.