
Batzorde Teknikoak datorren urteko bosgarren Uhinak Kongresua Irunen izatea erabaki du, gaur.

20,18 eta 16 azpiko kategorietan aritu dira talde irundarraren lasterkariak, eta era guztietako emaitzak lortu dituzte.

Osasun sistema publikoa antolatzeko bere osotasunean hartu behar dela sistema, eta lehen arretaren garrantzia nabarmendu du eskualdeko koalizioak.

Bidasoa Ospitaleko Kirofanoak ez ixtea galdegin dute, Bidasoko herritarren osasuna erdigunean jartzea, bermatzea artapen egoki eta kalitatezkoa.

Joko Olinpikoetara joan den lehen gizona izateaz gain, lau aldiz lehiatu duen lehen euskalduna dela nabarmendu dute epaimahaikideek.

Udal bozeramaile eta alkateak, Osasun Bidasoa plataformarekin eta ospitaleko gerentearekin hitz egin ostean, bilera bat egiteko eskaera egin diete Gotzone Sagardui, Osasun sailburuari.

Kepa Ordoki talde memorialistak bultzatuta, Companys presidentea omentzeko eta gertatutakoa oroitzeko plaka bat jarri dute Etorbidearen zubian. Udalak ere antolatu du ekimena, eta Kataluniako Justizia sailburua, Lourdes Ciuró, bertan izan da ere.

Trafikoarentzat itxita jarraitzen du Behobia auzoak, eta udaleko larrialdietarako mahaiak egoeraren eboluzioari adi jarraituko dutela adierazi du.

Bihar 18:00etan San Juan plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Urtebete baino ez zuen 1936ko gerra lehertu zenean. Hendaiatik Bartzelonara joan zen familia ihesi. Hiru urteren buruan, Irunera bueltatzean, etxea kendu zieten. Gerran ere anaia zaharrena galdu zuen; ez dakite oraindik non dauden bere gorpuzkiak.

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren atarian, 1936. urteko estatu kolpearen eta frankismoaren biktimek haien eskubideak kontuan izateko hainbat eskakizun egin dituzte, lega batean bilakatzea nahi dituztenak.

Osasun Bidasoa plataformak 'Zer dago jokoan Bidasoa ospitalean?' izenpeko hitzaldia antolatu du etzirako, Hondarribiko Kultur Etxean.

Berezia izan ohi da abenduko agenda. Gabonak tarteko, emanaldi, ekitaldi eta jarduera bereziak egingo dituzte. San Tomas feria berreskuratu du udalak.

Bi herrietako tasa 1.000tik gora jarri da. Aurreko asteburuan (azaroaren 26tik 28ra) 169 izan ziren kutsatutakoak.

Hondarribiko eskubaloi, futbol eta saskibaloi kirol taldeek asteburuan erdietsitako emaitzak.

Emakumeen Aztarnak Hondarribian egitasmoaren baitan, bigarren hitzaldia eskainiko du ikertzaileak hilaren 17an, Kultur Etxean.

Museoak kultura, aisia eta entretenimendua sustatzea du xede, eta Eguberritan haurrentzako jarduerak antolatuko ditu ere bai.

2-0 hartu du mendean Palentziako Cristo Atlético taldeak, eta agur esan behar izan dio aurtengo ekitaldiari. Bigarren zati osoari jokalari bat gehiagorekin ekin zion arren, ez zuen markagailua irauli Irungo taldeak

Esku zuriak marraztuko dituzte ETAren jarduera armatuaren amaieraren 10. urteurrenaren testuinguruan eta Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna baliatuz. 'Petit Pays' filma ere eskainiko dute.

Kalean zehar animazio ekitaldia egingo dute KONTUKANTOI taldearen eskutik, eta liburutegian liburu-aukeraketa antolatu dute. Arratsaldean zine-zikloa egongo da ere.