Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaIngurumena

Mugikortasun iraunkorraren aldeko asterako dena prest dute Balaztak eta udalak

Hilaren 16an hasi eta 23ra bitartean luzatuko dira bizikleta martxak, tailerrak eta bestelako jarduerak; Amute-Kostako gabeziak identifikatzeko ibilaldi «kritikoa» antolatu dute egitarauaren baitan.

20 urte beteko ditu aurten Europako Mugikortasunaren Astea. 20 urte beteko ditu aurten Europako Mugikortasunaren Astea.
Rebeka Ruiz
Hondarribia
2021/09/13

Mugikortasunaren Europako Astean murgilduko da Hondarribia hilaren 16tik 23ra bitartean. Hala jakinarazi dute gaur goizean Hondarribiko Udaleko Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak eta Alicia Pino Balazta bizikletaren aldeko Bidasoko elkarteko ordezkariak. 20 urte beteko ditu aurten Europatik bultzatutako sentsibilizazio kanpainak.

Silanesek azaldu duenez, «Europako iradokizunekin bat egin dugu beste urte batez». Gainera, eskertuta agertu da hautetsia Balazta elkartearekin Mugikortasun Astearen prestaketa lanetan sortutako hartu-emanagatik. Erantsi duenez, «mugikortasunaren alorrean gobernu taldearen proposamena eta norabidea zein den argi dagoela uste dut». Areago, datorren astean udal gobernuak «beste proiektu» baten berri emango duela aurreratu du. 

2021eko Mugikortasunaren Astearen aurkezpena.

2021eko Mugikortasunaren Astearen aurkezpena.

Mugikortasun iraunkorra helburu
Aurten, beste behin, mugikortasun iraunkorraren aldeko jarrerak sustatuko dituztela ziurtatu du Silanesek. Hala, orain arteko kanpainak eta erabakiak gogoratu ditu, besteak beste: Hondarribia mugitzen ari da, Hondarribian mugi zaitez, Hondarribian bizikletaz, 30 kilometro orduko abiadura muga, mugikortasun mahaia eta mugikortasun araudia… Aurten, Zure osasunagatik mugi zaitez modu iraunkorrean izango da erabilitako leloa, Silanesek azaldu duenez. Gainera, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoan elkarlanean ari direla adierazi du zinegotziak.

Bukatzeko, Kosta kalea hobetzeko hilaren 22an egindako deialdian parte hartzera gonbidatu ditu Amute-Kostako bizilagunak eta herritarrak oro-har.

Pinok bere aldetik egitarauaren nondik norakoak azaldu ditu:

  • Hilak 16-23. Bizikletaren liburu txokoa Zuloaga Etxean.
  • Hilak 17. Mugikortasun jardunaldia Kultur Etxean, 18:30ean. Argazki lehiaketaren sari banaketa eta Guerra en las carreteras britanicas izenpeko dokumentalaren proiekzioa.
  • Hilak 18.
    – Bizikletaz adinik ez San Gabriel adinekoen egoitzan, 10:00etatik  13:00etara.
    – Pedalei eragin energiaren alde Kasino Zaharreko lorategietan, 10:00etatik 13:00etara.
    – Segurtasuna bizikletan Kasino Zaharreko lorategietan, 10:00etatik 13:00etara.
    – Bizikleten diagnostikoa Kasino Zaharreko lorategietan, 10:00etatik 13:00etara.
  • Hilak 19.
    – Bizikleta martxa Gernikako Arbolatik abiatuta Zubimuxu biribilguneraino, 10:30etik 12:30era. Bertan Irungo bizikleta martxarekin bat egingo dute Hondarribira itzuli aurretik.
    – Bizikleta festa Kandido Saseta plazan, 12:30etik 14:00etara. Umeei bideratutako bizikleta ginkana eta mugikortasunaren aldeko grafiti herrikoia egingo dituzte.
  • Hilak 22. Kosta kalea hobetzen izenpeko ibilaldi «kritikoa», Amute-Kosta auzo elkartetik abiatuta, 18:30etik 20:00etara.
Erlazionatutako edukiaMartxan da Mugikortasun Astearen III. Argazki Lehiaketa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.