
Logroño La Rioja garaitzea lortu zuen atzo Bidasoa eskubaloi taldeak (31-29). Hurrengo hitzordua Eslovakian izango dute, asteartean, EHF European League-n.

Hilaren 23tik 24ra 12-25 urte bitarteko gazteek askotariko jarduerez gozatu ahal izango dute. Kontzertuak zein tailerrak doakoak izango direla aurreratu du udalak.

Mendibil parkean egingo dute urteko azken Girabira. 11:00etan tailerrak hasiko dira, eta 12:00etan The Beatles talderen kantuen bertsioekin kontzertua.

BATek klubaren urrezko intsignia eman dio atletari bere denboraldi historikoa aitortzeko. Ekitaldian parte hartu dute senideek, lankideek, entrenatzaileek, erakundeek eta babesleek.

Gran Sol tabernak urtetan zehar pintxoa bizirik iraun dezan egin duen lana aitortzea da Igartza Saria ematearen arrazoia.

Udalak aurkeztutako proiektu pilotuaren neurriek, Balaztaren arabera, "ez dute bizikletaren erabilera sustatzen" eta "txirrindulariak desanimatzen" dituela adierazi dute.

Hezkuntza Plazara iniziatibak salatu duenez, arazoak izan dituzte ikasturte hasiera honetan Irungo zenbait ikastetxetan, eta hiru hutsune nagusi zerrendatu: ordezko irakasleen falta, azpiegituretan arazoak, eta karpak oraindik instalatu ez izana.

Kirurgia unitatea berritzeko beharra medio ebakuntza geletako jarduera Donostiara lekualdatu nahi du Osakidetzak. Langileak kezkatuta agertu dira, eta obrak «zatika» egiteko eskatu dute.

'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' itzulpenarengatik eman diote saria irundarrari, eta "estiloaren joriatasuna" nabarmendu dute, besteak beste.

Asteartean izandako azken erailketa matxista salatu dute gaur 'Indarkeriaren aurrean, borroka feminista' lelopean. Erika Tavares gasteiztarra izan da biolentzia matxistaren azken biktima eta bere senarrak hil zuen.

Gaur bertan salgai jarri dira sarrerak eta orduan agortu direla jakinarazi du udalak; 18:30ean hasiko da ikuskizuna.

Astelehenetik ostegunera 21 positibo gehiago jaso dituzte bi herrietan; aurreko asteko epe berberean 56 izan ziren orotara kutsatutakoak.

Bertsolariak, disko jartzaileak, antzerkia... izango dira Urdanibia plazan 'Auzoa defendatu, faxistak kanpora' lemapean.

20:00etan bilduko dira Irungo erdigunean euskal presoen eskubideen alde. Sakabanaketaren kontra mezua zabalduko dute.

Bi mozio eztabaidatuko dituzte: autobusetan kreditu txartela erabiltzekoa bata, eta Elitxu auzo elkartearena bestea, Lapize kaleko proiektuari buruz.

Kasino Zaharreko lorategietan finkatu dute Dantza Hirian jaialdirako hitzordua; 'Lo invisible' eta 'O tempo diz' emanaldiak ikusteko aukera izango dute interesdunek.

Urriaren 9an izango da, eta astelehenetik aurrera, izena emateko aukera izango da 'irun.org' webgunean.

Gorka Otxoa, Maria Castro eta Miguel Hermoso aktoreak Bernabe Ricoren zuzendaritzapean ariko dira Itsas Etxea Auditoriumeko oholtza gainean.

Turukutupa konpainiak 'Reziklantes!' izenpeko emanaldia taularatuko du Kasino Zaharrean; familientzako zuzeneko musika saioa izango da larunbatekoa.

Bidasoko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Bidasoko Ikasle Abertzaleak gazte antolakundeak antolatu dute aurkezpena. Palmera Montero Gunean izango da, aforoa bete arte.