Murrizketarik gabeko lehen partidan, bi puntuak etxean
Logroño La Rioja garaitzea lortu zuen atzo Bidasoa eskubaloi taldeak (31-29). Hurrengo hitzordua Eslovakian izango dute, asteartean, EHF European League-n.
Bi puntu garrantzitsu eskuratu zituen atzo Bidasoa eskubaloi taldeak etxean, Logroño La Riojaren aurkako partidan. 31-29 amaitu zuen markagailuak, murrizketarik gabeko lehen partidan, Artalekun.
Ederki ekin zion partidari etxeko taldeak, errenta garbiak lortuz atsedenaldira bitartean. Halere, jokalari bat gutxiagorekin minutu ugari pasa zutenez, errioxarrek markagailuan gora egitea lortu zuten. Denda den, alde hori amaierara arte mantentzea lortu zuten etxekoek, bereziki, Artalekuko zaleen bultzadari esker.
Hurrengo neurketa EHF European Leaguen izango dute bidasoarrek, lehen partidan. Asteartean izango da, Eslovakian, Tatran Presoven aurka.