'La coartada' antzezlana ikusteko aukera izango da igandean

Gorka Otxoa, Maria Castro eta Miguel Hermoso aktoreak Bernabe Ricoren zuzendaritzapean ariko dira Itsas Etxea Auditoriumeko oholtza gainean.

'La coartada' antzezlana.

‘La coartada’ antzezlana ikusgai igandean, Itsas Etxean.

Txalo Produkzioak konpainiak La coartada izenpeko antzezlana taularatuko du igandean, Itsas Etxea Auditoriumean (19:00). Gorka Otxoa, Maria Castro eta Miguel Hermoso aktoreak Bernabe Ricoren zuzendaritzapean ariko dira oholtza gainean. Sarrerak 15 euroan daude salgai (8 euroan 18 urtez azpikoentzat) ohiko bideetan.

Sinopsia:

Ana muga-mugan dagoen emakumea da. Dibortziatua eta iraganagatik atsekabetua, laguntza eskatzen dio bere lagun onenari, bere bizitzako aitorpenik garrantzitsuena izango denaren lekukotasuna emateko. Bere esku egongo da, bere alaba bakarraren zaintza ez ezik, bere askatasuna ere. Gauean zehar, bere deabruekin izandako liskar lotsagabeak agerian utziko du noraino irits daitekeen bere beldurrik okerrena saihesteko: isiltasuna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.