Gazteartean Fest jaialdiak Zabaltza plaza hartuko du
Hilaren 23tik 24ra 12-25 urte bitarteko gazteek askotariko jarduerez gozatu ahal izango dute. Kontzertuak zein tailerrak doakoak izango direla aurreratu du udalak.
Hurrengo asteburuan gazteei begirako jarduera ugari antolatu ditu Gazteria sailak, Gazteartean Fest jaialdiaren barruan. 12-25 urte bitarteko gazteek, asteburu osoan zehar, Zabaltza plazan jarduera ugariz gozatzeko aukera izango dute, askotarikoak. Egitarau osoa doakoa izango dela aurreratu du udalak, kontzertuak eta tailerrak barne.
“Egitasmo hau Gazteria sailetik abian jartzen ari garen programa sortaren barruan kokatzen da. Irungo gazte bizitza dinamizatzean arreta jarriz, gure gazteak eta adingabeak hiriaren funtzionamenduan partaide senti daitezen”, esan du Santi Jimenez ordezkariak.
Ondorengoa da prestatu duten egitaraua:
- Hilak 23 (larunbata): 12:00etan, Shufffle my Marktore masterclass-a; 17:00etatik aurrera musika, Iune Bermejo, Anne Lukin eta Bulegoa taldearen eskutik.
- Hilak 24 (igandea): 11:30etik aurrera Artie escolar & Graffity tailerra eskainiko dute. 17:00etatik aurrera aldiz, musika izango da nagusi, Laina eta Kepa, Kai Nakai, Santa Salut eta Hens taldeen eskutik.