Adostasuna lortu dute interes publiko orokorreko proiektuen erregulazioari buruzko eztabaidan

EH Bilduren mozioari beste mozio alternatiboa aurkeztu dute PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk eta udal talde guztiek bat egin dute funtsean.

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Hondarribian.

Guadalupen pistola batekin agertutako gizona Irunen atxilotu du Ertzaintzak

Bi herritarri eta Hondarribiko Udaltzaingoari oldartu zitzaien; bilaketa dispositiboa Jaizkibelen abiatu arren, Irungo Zubia zentroan atzeman dute azkenean.

Toledo eta Silanes auditoriumean, Judas Arrietak diseinatutako garaikurrekin.

Musika film laburren lehen jaialdia iritsi da Hondarribira

Amua In-Edit Hondarribia festibalaren lehen ekitaldia egingo dute abenduaren 3tik 5era. Datozenetan jaialdiak nazioarteko proiekzioa hartzea aurreikusi dute bultzatzaileek.

[Erreportajea] Batera, ozenago, indarkeria matxistaren aurka

Irungo DBHko ikastetxe publiko guztiak lehen aldiz atera ziren atzo matxista salatzera. Ekitaldia aurrera ateratzeko, ordea, ondo prestatu behar izan dute.

Emeki elkarteak deituta, A25eko elkarretaratzea.

[Galeria] Indarkeria matxistak aurten eraildako bost emakumeak irudikatu ditu M8 Asanblada Feministak

Performancea egin du gaur iluntzean, Zabaltza plazaren parean, M8 Asanblada Feministak. Indarkeria matxistak, gaur gaurkoz, erail dituen 5 emakumeak ekarri dituzte kalera, eta ez direla zenbakiak, izen abizena duten biktimak baizik aldarrikatu dute.

'Butterfly Effetc' Mikel Sarriegiren antzezlanaren irudia.

'Butterfly Effect' antzezlana mantendu du Blaganek astebururako

Blagan euskara elkarteak bertan behera utzi ditu Euskararen Astebururako aurreikusitako ekitaldiak, Mikel Sarriegi zuzendariaren antzezlana izan ezik.

Bidasoa Txingudi Partzuergoak Europako agintariei mugako "arazoa konpontzeko beharrezkoak diren pausoak" emateko eskatu diete

Hiru alkateek bat egin dute Irun eta Hendaia arteko kontrolen helburua migratzaileak kontrolatzea dela, eta salatu egin dute. Arazo honi globalki erantzun behar zaiola azaldu dute, Europa "mugarik gabea" izateko.

[Galeria] DBHko ikasleak elkarrekin irten dira indarkeria matxistaren kontra

Zabaltza plazako kioskoa izan da euri zaparradaren estalpe, eta, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean, goizez, ikasleak izan dira protagonista.

Emekik A25erako bildutako tximeletak.

Dario de Regoyos kaleko igogailua ez da erabilgarri egongo gaur eta bihar

Zoruan egon behar duen seinalizazioa arautzen duen araudiagatik, itxita egongo da igogailua bi egunez.

Lapitze, Meaka eta Olaberriako landa bide zati batzuk konpontzen ari dira

Mugikortasuna hobetzeko helburuarekin, Lapitze, Meaka eta Olaberriako bide zati batzuk konpontzen ari direla eman du jakitera Obra arloak.

HAZko autozerbitzurako terminal berriak, Belaskoenean eta San Migelen

Administrazioko izapideak egiteko beste bi terminal berri jarri ditu udalak, Belaskoenean eta San Migelen. EH Bilduk aurtengo aurrekontuetan egin zuen zuzenketa baten ondorioa da.

IRITZI EMAILEAK. MIKEL IRASTORTZA OLAZIREGI. IRUN.

Bi txiste beltz

Emakumeak eta bizikleta. Balazta

Bizikume proiektua aurkeztuko du Erkuden Almagrok etzi

Bizikletaren aldeko Bidasoko Balazta elkarteak antolatu du Erkuden Almagroren aurkezpena, Irungo egoitza berrian, 18:00etan.

Zeramika tailerrak urtarrilean hasiko dira berriro

Atzerapena izan duten arren, urtarrilean hasi eta ekainera arte izango da, eta laster irekiko dute izena emateko epea ohiko kanalen bitartez.

Gure Esku Irunek galdeketa egin eta urtebetera antolatutako ekitaldia San Juan plazan.

Gure Eskuk hurrengo hilabeteetako ekintzak aurkeztuko ditu

Jexux Olaziregi eta Beñat Sarasola Gure Eskuko zuzendaritzako kideek egingo dute aurkezpena, datorren asteartean, Palmera Monteron.

Irun Beldur Barik ikuskizuna, hilaren 27an, Ficoban

Askotariko arte diziplinekin osatutako ikuskizuna jasoko du Ficobak hilaren 27an. Horrez gain, Irun Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa egingo dute.

'Kuikui', Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken lanaren estreinaldia igandean

Euskal pailazo ospetsuek 'Kuikui' izenpeko ikuskizuna aurkeztuko dute igandean Itsas Etxea Auditoriumean.

Gehiago