Segurtasunerako eta Bizikidetzarako Ituna prestatzen ari da udal gobernua

Ekintza Plana duela hilabete jarri zen martxan, eta hartutako neurriez gain, Segurtasunerako eta Bizikidetzarako Ituna idazten ari da honen baitan udal gobernua.

Arretxe Ugalde industriagunea

Ekintzailetzaren inguruko diru laguntzen berri emango du Bidasoa Bizirik-ek

Jardunaldia antolatu du Bidasoa Bizirik garapen agentziak abenduaren 1erako, ekintzailetzaren inguruko diru laguntzez informatzeko.

Indarkeria sexista

Espazio publiko eta digitalean emakume eragileek jasaten duten indarkeria matxista salatu du EH Bilduk

Adierazpena egin du EH Bilduk Indarkeri Matxistaren Nazioarteko Eguna medio. Mundu digitaleko zein inguru publikoko emakume eragileek jasaten duten jazarpena jarri dute mahai gainean, eta haien lana eskertzeaz gain, haien ondoan daudela nabarmendu dute.

Abotsanitzek EAJren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak gaitzetsi dituzte.

115 zuzenketa aurkeztu dizkio Abotsanitzek udal aurrekontu zirriborroari

Arlo guztiak hartzen dituzten proposamenak direla adierazi du Abotsanitzek, "horietako asko, azken hilabeteetan iritsi zaizkigun auzotarren eskaerak dira".

Adierazpen instituzionala eman du argitara udalak, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko egunean

Adierazpen instituzionala argitaratu du udalak, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko egunagatik.

Euskaraz ikasteko Lannahi programaren bigarren deialdia zabalduko dute

Euskara doan ikasteko ikastaroa da Lannahi, eta langabezian edo lanaldi erdia baino gutxiagoan daudenei zuzenduta dago.

Sandalia gorriak

Zapata Gorrien dinamikan parte hartzen ez diotela utzi salatu du Jaizkibelek

Zapata Gorrien dinamikan parte hartzea ukatu diola gobernu taldeak salatu du Jaizkibel konpainia parekideak sare sozialetan.

Maker Bidasoa topaketa egingo da, sortzaileak bultzatzeko helburuarekin

3D inprimagailuez, joko demoez edota errealitate areagotuaz disfrutatzeko aukera eskainiko da, Bidasoa Bizirik agentziak antolatu dituen jardunaldi hauetan.

Hondarribiko Udaletxea

A25eko adierazpena kaleratu dute EAJk, Abotsanitzek eta PSE-EEk

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta sinatu dute adierazpena EAJren, Abotsanitzen eta PSE-EEren udal taldeek.

Gure Morada

Rosa Rubiok eta Eva Huebrak euren liburuak aurkeztuko dituzte Gure Moradan

Rubiok 'La casa del vampiro' liburua aurkeztuko du, Huebrak aldiz, 'No todo fue mentira' obra.

Plan orokorraren (HAPO) aurrerapena Arma Plazan.

800dik gora lagunek bisitatu dute plan orokorraren aurrerapen erakusketa

200dik gora herritarrek parte hartu dute bilera zein tailerretan, eta plan orokorrari bideratutako webgunean 4.000 sarreratik gora zenbatu dituzte.

Suizidioaren gaia landuko dute, astelehenean

Irungo Hiritarren Foroak antolatu du hitzaldia, Palmera Monteron. Hitzaldiaren muina suizidioari buruz hitz egitea da, horiek prebenitzeko.

'Ipuinetako erakusleihoak', "herritarren artean arreta erakartzeko"

Aurtengo Eguberrietan merkataritzari bultzadatxo bat emateko ekintza "berritzaile" bat abiatuko du udalak. Erakusleiho bereziak prestatuko dituzte hiriko hamar dendek.

Amunarriz, Lekuona eta Lacabanne Guadalajaran.

Ordezkaritza eta garaipen bidasoarra Espainiako 2021eko Kenpo Txapelketan

Ane Amunarriz eta Ekhi Lekuona hondarribiarrek bina domina eskuratu dituzte; Aimar Lacabanne irundarrak ere parte hartu du txapelketan.

Xake

Lehen ariketaren irabazleak ezagutarazi ditu Marlaxkak

Erantzuna asmatu zutenen artean zozketa egin du Marlaxkak; Jordi de la Rivaren 'Mi primer libro de táctica' liburua jasoko dute irabazleek.

Gipuzkoa plazako errekarrien konponketa egin du udalak.

Gipuzkoa plazako errekarria konpondu dute

Harriak suelto zeudela-eta burutu dituzte mantentze lanak; errekarriak berriz ere jartzeko hargin bat kontratatu behar izan du udalak.

Oinaurrek atsedenerako eta jolaserako eremu berria du jada

Eremu eszeniko bat sortu dute, askotariko elementuekin. Jostun eta Inude kaleen bidegurutzean aurki daiteke eremua.

Gehiago