Bizikume proiektua aurkeztuko du Erkuden Almagrok etzi
Bizikletaren aldeko Bidasoko Balazta elkarteak antolatu du Erkuden Almagroren aurkezpena, Irungo egoitza berrian, 18:00etan.
Bizikletaren aldeko Bidasoko Balazta elkarteak Bizikume proiektu eta elkartearen aurkezpena antolatu du etzirako (hilak 20), larunbatarekin. Irungo Euskal Herria hiribideko egoitza berrian finkatu dute hitzordua, 18:00etan. Erkuden Almagro sortzaileak gidatuko du saioa. 200 emakumek parte hartzen dute elkartean, eta bizikletaren inguruko hamaika jarduera antolatu dituzte.