Laugarrenez omenduko du Olagarro elkarteak Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen taldea; "sostengua" adierazteko helburuarekin antolatu dute hitzordua.
Irungo jatetxeak onenen artean txoko bat egitea lortu du beste behin, oraingo honetan III. Euskal Herriko Pintxo Txapelketan.
"Industria iraunkor bat garatzeko, eta bide batez, jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko" proiektua begi onez ikusten duela berretsi du Abotsanitzek.
Hilaren 29ra arte edukiko dute aukera saltoki nahiz taberna eta jatetxeek bat egiteko, eta kanpaina azaroaren 4tik abenduaren 5era luzatuko da.
EAEko udalerri guztiek jasoko dituzten 3.000 euro finkoez gain beste 57.000 jasoko ditu udalak, biztanle kopurua kontuan izanik. Indarkeria matxistaren kontra bideratutako programa eta proiektuak finantzatzeko erabiliko dute.
"Konfrontazioz eta sufrimenduz betetako kapitulua" ixtea "ezinbestekoa" dela iritzita, Donostian deitutako mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte hondarribiarrak.
Genero indarkeriaren aurkako Espainiako Estatu Itunaren baitan 17.500 euro jasoko lituzke udalak, "proiektu eta programen finantzaketarako".
Hileko azken astelehena izanik, kalera aterako dira hilaren 25ean. San Juan plazatik abiatuko da manifestazioa.
Gripearen aurkako kanpainarako erabiliko dute osasun zerbitzuek Itsas Etxea. Iazko kanpainarako erabili zuen Osakidetzak lehenengoz auditorioa.
XV. Ipar Salto Ligaren bosgarren jardunaldia jokatuko dute bertan larunbatetik igandera bitarte.
Iazko planteamendua mantentzeko proposamena egin du udal gobernuak, uste baitu "orain ez dela egokia Irungo herritarren presio fiskala handitzea prezio igoerekin".
Histrion antzerki konpainiak taularatuko du 'La isla' antzezlana Itsas Etxea Auditoriumean. "Norberaren bizitza eta besteena ulertzeko dugun modu berezia" du ardatz lanak.
Komediazko telesail onenaren saria eman diote, 'Maricon perdido' telesailarekin batera.
Udalak jakinarazi du azken erremateak falta direla, egunotan amaituko dituzte lanak. Asteburuan lau partida jasoko ditu zelaiak.
Udal taldearen ordezkariek parte hartu dute ETAren jarduera armatuaren etetearen 10. urteurrena dela-eta 43-2 antzerki konpainiak egindako saioetan.
Hilaren 29an egingo du batzar orokorra bizilagunen elkarteak, 19:00etan. Hamar puntuko gai zerrenda jorratuko dute bilkuran.