Manifestaziora deitu ditu herritarrak Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak

Hileko azken astelehena izanik, kalera aterako dira hilaren 25ean. San Juan plazatik abiatuko da manifestazioa.

Pentsiodunen manifestazioa Colon pasealekuan. Argazkia: Twitter, Irungo EH Bildu

Hileko azken astelehenetan bezalaxe, datorren honetan ere (hilak 25) manifestazioa egingo du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak hiriko kaleetan barrena. Beti bezala, San Juan plazatik abiatuko dira, 12:00etan. Erdiguneko kale eta plazak zeharkatu ostean udaletxe aurrean amaituko dute mobilizazioa. Irundar orori, gazte eta heldu, gonbidatu diote manifestazioan parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.