PSE-EEk genero indarkeriaren aurkako "ekintzak" adosteko eskua luzatu dio EAJri
Genero indarkeriaren aurkako Espainiako Estatu Itunaren baitan 17.500 euro jasoko lituzke udalak, "proiektu eta programen finantzaketarako".
Hondarribiko PSE-EEren udal taldea EAJren udal gobernuarekin genero indarkeriaren aurkako “ekintzak” adosteko prest agertu da komunikabideetara igorritako oharrean. Indarkeria matxistaren aurkako Espainiako Estatu Itunaren baitan 17.569,17 euroko funtsa jaso dezake udalak. “Programak eta proiektuak finantzatzea” du helburu diru sailak.
Sozialisten bozeramaile Iosu Alvarezen arabera, “bikitimen egoerari heltzea” eta “herritarrak sentsibilizatzea” bilatzen dute diru laguntzek: “Funts horiei esker, berdintasunean hezteko, eta prestatzeko tailerrak eta kanpainak bultza daitezke. Hala, bakarrik jarri ahal izango dira abian emakumeen eta haien seme-alaben bizitza eta eskubideak bermatzeko neurriak”.
Espainiako Gorbernuak finantzatutako programa eta proiektuak 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era arteko exekuzio epea dute.