2021/10/6

Abian da Bide-LAN, "eskualdeko kolektibo zaurgarrien enplegu aukerak hobetzeko"

"Lan merkatutik urrun dauden edo sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat" prestatutako proiektua da. Aurreikuspenen arabera, 120 lagunek parte hartuko dute bigarren edizio honetan.

Irungo Udaltzaingoa

Udaltzain gehiago behar direla uste du PPk

Irunen "handitzen ari den segurtasun ezari" aurre egiteko agente eta baliabide gehiago behar direla esan du Iñigo Manrique bozeramaileak.

Kristalezko botila batekin ebakiak egiteagatik gizon bat atxilotu dute Irunen

20 urteko gizon bat atxilotu dute, lesio delitua leporatuta. Irungo erdigunean izan zen erasoa, astelehenean.

"Irungo ikastetxeetan ikasturtea iazko arazo zaharrekin hasi da"

Hezkuntza Plazara iniziatibak hiru arazo salatu ditu: irakasle falta, instalazio arazoak eta COVID-19arekin jartzekoak ziren karpak oraindik ez muntatu izana.

Amute-Kostako jaiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera bitartean

Osasun larrialdi egoera bihartik aurrera bertan behera geratu arren, pandemiari egokitutako jaiak izango dira aurtengoak berriz ere.

Oiassok jardueren eskaintza indartu du, bi egitasmo berrirekin

Europako Ondarearen Jardunaldien barruan 'Oiasso emakumeak' eta 'Oiasso app-en bidez' izeneko egitasmoak antolatu dituzte, "ondarearen balioa aitortzeko, herritarrengana hurbiltzeko eta haren kontserbazioak duen garrantziaz sentsibilizatzeko".

Eskifaia Txiki asteazkenero elkartuko da entseatzeko.

Eskifaia Txikik asteazkenero finkatu du entseatzeko hitzordua

Gaurko antolatu dute lehen entsegua Eskifaia Txikiko kideek; 6-7 urtetik gorako haurrek 16:45etik 17:45era bitartean entseatuko dute.

Gehiago