Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Abian da Bide-LAN, "eskualdeko kolektibo zaurgarrien enplegu aukerak hobetzeko"

"Lan merkatutik urrun dauden edo sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat" prestatutako proiektua da. Aurreikuspenen arabera, 120 lagunek parte hartuko dute bigarren edizio honetan.

Atzo aurkeztu zuten bigarren edizioa.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia,Irun
2021/10/06

Eskualdeko bi udalek, Bidasoa Bizirik-en bitartez, Bida-LAN proiektua jarri dute martxan bigarrenez jarraian. Irun Ekintzan-eko Kualifikazio eta Lan Munduratze Mahaiko eskualdeko erakundeen arteko lankidetzatik sortutako proiektu da, “eskualdeko kolektibo zaurgarrien enplegu aukerak hobetzeko” helburuarekin sortutakoa.

“Bidasoa eskualdeak erronka handia du enpleguarekin, are gehiago gaur egun, osasun alarmak eragindako egoera dela eta. Eta erronka handi horren barruan arazo larriagoa dago: zaurgarriak diren eta, beraz, lana eskuratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonak lan merkatuan sartzea. Bidasoa Bizirik-ek urteak
daramatza pertsona horiei lana bilatzen laguntzeko lanean, lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako prestakuntza, laguntza eta programen bidez”, esan du Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak.

Atzoko agerraldian gaineratu zutenez, “lan merkatutik urrun dauden edo sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat” prestatutako proiektua da. Eta aurreikuspenen arabera, 120 lagunek parte hartuko dute bigarren honetan, iazko kopuruaren bikoitza.

Lau ataletan banatuko dute proiektua. Batetik, ibilbide profesionalak garatzeko lehen prozesu pertsonalizatua egingo dute partaideekin, “malgua eta moldakorra, pertsonen ezaugarri eta inguruabarrekin bat datozen ibilbideak diseinatu ahal izateko”. Bigarren atalean jarduera aktibazio eta produktibitate pertsonaleko prozesu bati ekingo diote, eta bertan partaideek euren gaitasun pertsonalak eta digitalak garatuko dituzte. Hirugarren jarduera hilaren 14an hasiko dute; oinarrizko ostatu teknikak, eraikuntzako laneko arriskuen prebentzioa, bizikleta mekanika, arrandegiko arreta eta salmenta eta lehen mailako profesionaltasun ziurtagiria kargak manipulatzeko eta ehungintzako eta larrugintzako konponketak eta egokitzapenak egiteko prestakuntza jasoko dute. Azkenik, lan merkatuarekin lotzeko fase batean sartuko dira, eta horretan enpresako prestakuntza prozesuak eta enplegu azokak antolatuko dituzte.

Lehen bi jarduerak Bidasoa Bizirik-en egoitzetan egingo dituzte. Prestakuntza fase horretan La Salle ikastetxea eta Mendibil Elkarte Pedagokikoa ariko dira elkarlanean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.