Udaltzain gehiago behar direla uste du PPk

Irunen "handitzen ari den segurtasun ezari" aurre egiteko agente eta baliabide gehiago behar direla esan du Iñigo Manrique bozeramaileak.

Irungo Udaltzaingoa Irungo udaltzain izateko hizkuntza eskakizuna bertan behera utzi du auzitegiak.

Irungo PP taldea kezkati agertu da, hirian azkenaldian “handitzen ari den segurtasun ezagatik”. Herritarrek gero eta salaketa gehiago jartzen dituztela nabarmendu du Iñigo Manrique bozeramaileak. “Ezin diogu garrantzirik kendu gure plaza eta kaleetan jasaten ari garen segurtasun arazoei”, esan du.

Udaltzaingoaren plantillan agente gehiago eta baliabide gehiago behar direla uste du PPk. Zentzu horretan zehaztu du udaltzainen alboan aritzen diren laguntzaile horiekin ez dela nahikoa, udaltzain gehiago behar direla finean.

Udaltzaingoaren taldea indartzeaz gainera, beharrezkotzat jo dute zakur patruila bat Irunen, droga zein bestelako delituei modu egokian aurre egiteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.