2021/7/2

Asteburuan, traineruen liga guztiak martxan

Abian izango diren bost ligetako bederatzi estropada egingo dituzte larunbat eta igande artean. Maila guztietan daude Oarso Bidasoko ordezkariak.

(Erreportajea) Auzoko memoria historia hasiko dira eraikitzen Katean

Landetxa Auzo Elkartea gerra aurretik gerra ondorenera arteko irudiak eta testigantzak biltzen ari da, auzoko memoria historikoa berreskuratzeko helburuarekin.

Emakumeen ontzia aurten egindako estropadetan [Irudia: Josu Z.]

[Erreportajea] Aurre-aurrean egoteko sekreturik ez dago: lana

Hondarribia Arraun Elkarteak aurten ere hiru traineru izango ditu Kantaurian lehian. Gizonen talde nagusia banderen bila aterako da, emakumeena maila lasai mantentzera, eta gizonen Ba ikastera.

Irundarren ekarpenekin osatu dute Santa Elena kaleko berrurbanizazio proiektua

Azken asteetan proiektua osa lezaketen ekarpen, iradokizun eta ideiak jaso ditu udalak eta dagoeneko bertako auzo elkarteekin partekatu ditu.

'Mater' ontziko eskifaia Barredorekin batera.

'Hondakinik onena, sortzen ez dena' dela gogoraraziko du portuz portu 'Mater'-ek

Aurtengo 'Zero zabor uretan' kanpainaren berri eman dute gaur goizean Hondarribian; arrantzarekin harremandutako zazpi udalerri bisitatu ondotik etxean egingo du azken geldialdia ekomuseoak.

Harresilanda kalean kokatuta dago Eli Gallegok sortutako Elikaeskola.
ELI GALLEGO DIESTISTA-NUTRIZIONISTA

[Elkarrizketa] «Hestebeteez gain beste gauza batzuk daude, eta oso onak»

Etxealdia hastearekin batera zabaldu zuen Elikaeskola proiektua. Ohiko kontsultaz harago «abanikoa irekitzea» du xede, tartean ‘Ogitarteko osasuntsuak’ bezalako tailerrak eskainiz.

Txistularien alborada

Txistu taldearen alboraden egutegia kaleratu du udalak

Txistularien igande eta jaiegunetako egitaraua ezagutarazi du udalak; etzi Puntalean izango direla jakinarazi dute.

Udako ordutegia, CBAn

Gaurtik irailaren 12ra arte, CBA liburutegiak udako ordutegia izango du.

COVID-19agatik 24 kutsatu aste honetan Irunen eta Hondarribian

Positibo horietatik gehienak Irunen jaso dituzte, 23 denera. Bi herrietako tasetan ez da aldaketa nabarmenik izan azken egunetan.

Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra, Irunen

Euskal musika tradizionala eta Big Band-en sonoritatea fusionatuko dituzte. Interpreteen artean irundar bat ariko da, Ander Alkain. 

eskola materiala

'Erosi eta ikasi' programaren zortzigarren edizioa, martxan

Dagoeneko eska daitezke eskolako materiala erosteko diru laguntzak. 200.000 euro bideratuko dituzte aurten programara.

Gehiago