Ministro Kontseiluak argi berdea eman dio gaur ADIFi, Gaintxurizketa eta Irun artean abiadura handiko trenak igaro daitezen trenbidea egokitzeko lanak esleitzeko. Obra hori Irungo trenbide konexioa berreskuratzeko «ezinbestekoa» dela uste du alkateak.
Hiru urteko mobilizazioen ondoren ez dutela "arrazoizko erantzunik jaso" iritzita, Espainiako Estatuan deitutako mobilizazioekin bat egingo du Bidasoko mugimenduak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Gizarte Politika departamentuek sinatu dute Uliazpi fundaziorako akordioa; 163.000 euroko inbertsioa burutuko dute.
'La cocina práctica' izenburupean plazaratu zuen Labordak lehen edizioa; Santiagoko kondesaren etxean eta Madrilen osatzen joandako errezetategia da.
Kultura KM0 programaren intentzioa ona dela onartu arren, Irungo artisten kolektiboak prozedura "gardenagoa" eskatu du, eta kultur arloaren inplikazio handiagoarekin.
Ostalaritzak eta merkataritzak sortutako "aberastasun kultural eta ekonomikoa" gizarteratzea bilatzen du kanpainak. Webgune berezia ere martxan jarri dute.
Aplikazio honetan birtualki birsortuko dituzte museoan ikusgai dauden objektu ugari, «teknologia berrien bidez bere bilduma herritarren eskura jartzeko» asmoz. Bisitarientzat doakoa izango da.
Lehen proiekzioa galdu zutenek Izaguirrek Sardinia uhartean jasotako istorioez gozatzeko aukera izango dute ostegun honetan, Amaia Kultur Zentroan.